ALBISTEAK

Orria 1 / 24
Gezki
2017-12-21

CIRIEC-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko VI Kongresua Manaosen

Pasa den azaroaren 29tik abenduaren 2ra, Manoseko (Brasil) Amazonas Unibertsitate Federalean egin zen Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko Kongresua. Antolatzailea Brasileko CIRIEC izan zen, Nazioarteko CIRIEC-aren eta Espainia eta Portugaleko sekzioen laguntza izan zuena. Kongresua “Gizarte Ekonomia eta Solidarioa, Jasangarritasuna eta Berrikuntza: gizarte arazo zahar eta berriak alderatzen” lemapean ospatu zen.

IRAKURRI

Gezki
2017-12-21

Elikadura burujabetzaren bueltako banaketa arloko esperientzien ugaritzea

Leku ezberdinetan azkenaldian sortzen ari diren esperientziek elikadura burujabetza eta tokian tokiko produktu ekologikoen aldeko mugimendua geroz eta gehiago zabaltzen ari dira

IRAKURRI

Gezki
2017-12-21

Nazioarteko mintegia, Tokiko Giza Garapena eta emakumeen eskubide ekonomikoak sustatzeko Ekonomia Soziala eta Solidarioko gizarte inkubagailuak: Unibertsitatearen erronkak

Pasa den hilaren 12an, Ekonomia Soziala eta Solidarioaren inguruan diharduten Euskal Herriko, Argentinako eta Ekuadorreko Unibertsitateetako hainbat irakasle eta ikertzaileak, ekimenen promozioan eta sustapenean esperientzia duten eragile sozialak, eta lurralde eta tokiko garapenerako erakundeetako arduradun eta teknikariak bildu zituen Nazioarteko mintegia egin zen Donostian.

IRAKURRI

Gezki
2017-12-21

Alternaktiba azoka, ekonomia sozial eta eraldatzailea bultzatuz

Pasa den azaroaren 26an Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen azoka izan zen Hernanin, bertan, ekonomia beste era batera ulertzen duten ekintzaile, kooperatiba eta erakundeak egon ziren.

IRAKURRI

Gezki
2017-12-21

Artolazabal: “Peñascalek enplegurako prestakuntza- eta inklusio-lan berritzailea egin du”

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “Peñascal kooperatibak lan-prestakuntzaren eta -inklusioaren arloan egiten duen lana eredu berritzailea da gazteen enplegua sustatzeko”.

IRAKURRI

Gezki
2017-12-21

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

IRAKURRI

Gezki
2017-12-21

Ba al zenekien…?

Unibertsitate irakaskuntzaren erronka nagusienetako bat Gizarte Ekonomiari eta bere printzipio eta balioen ezagutzari zuzendutako formakuntza hobetzea eta zabaltzea da.

IRAKURRI

Gezki
2017-12-21

Kooperatiba eta Gizarte Ekonomian aditua den Jordi Garcia Janérekin jardunaldi bikoitza

Donostiako UPV/EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egin zen, GEZKI Institutuak (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutua) antolatua. Goizeko hitzaldia “Nazio auzia eta kooperatibagintza, Kataluniako kasua” titulupean eraman zen aurrera eta arratsaldeko solasaldi zikloan “Gizarte ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Politika Publikoaren” inguruan aritu ziren

IRAKURRI

Gezki
2017-12-21

Euskal Gizarte Ekonomiaren urteko egoera txostena

Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak argitaratu berri du, non sektoreak orokorrean eta sektoreko familia ezberdinek banan bana izandako bilakaera hurbila aztertzen den, datu sozio-ekonomikoez lagunduta. Txostenean ikusten denez, Gizarte Ekonomiak Euskal Autonomia Erkidegoan geroz eta garrantzi handiagoa hartzen jarraitzen du

IRAKURRI

Gezki
2017-12-21

Fiare Banca Etica eta REAS Sareen Sareak lankidetza akordioa sinatu dute

Pasa den abenduaren 15ean sinatu zuten eta dokumentuan jasotzen diren artikulazioei esker bien arteko lankidetza hobetzea espero dute, baterako proiektuak areagotzearekin batera. Italiako ikerketa baten arabera, finantza etikoek Europako BPGaren %5a suposatzen dute

IRAKURRI

Gezki
2017-11-30

Ba al zenekien…

… 2016 urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde guztietan sortu zela kooperatibaren bat gutxienez? Guztira 214 Kooperatibek eman zuten alta eta horietako gehienak kooperatiba txikiak izan ziren, totalaren ia %77 hain zuzen ere

IRAKURRI

Gezki
2017-11-30

MONDRAGONek funts berria abiatu du proiektu berriak laguntzeko

MONDRAGON Korporazioak, 2017-2020 estrategia korporatiboaren esparruan, “MONDRAGON Fondo de Promocion FCR” abiarazi berri du, dagoeneko CNMVn inskribatuta dagoen inbertsiorako bitarteko bat

IRAKURRI

Gezki
2017-11-30

Iritzia: Ekonomia eredu jasangarri berriak Europan

Lerro labur batzuk Europako Gizarte eta Ekonomia Batzordeak (CESE), urriaren 18ko ohiko bilkuran, botoen gehiengoarekin onartutako ekonomia eredu jasangarri berriei buruzko SC/048 Irizpenaren edukia azaltzeko. Irizpenean onartzen da “erauzi, ekoiztu, eduki eta baztertu” sekuentzian oinarritzen den ekonomia eredu europarra, ohiko merkatuarekin batera, kolokan dagoela

IRAKURRI

Gezki
2017-11-30

Gizarte Ekonomia graduondoko unibertsitate ikasketetan 2017-2018

CEPESek “Gizarte Ekonomia graduondoko unibertsitate ikasketetan: 2017-2018 ikasturtea” txostena argitaratu du. Urtero aurkezten duen ikerlan honek, sektorearekin harremana duten 104 graduondoko ikasketen inguruko informazioa ematen du

IRAKURRI

Gezki
2017-11-29

Errenterian izan da Ekonomia Solidarioaren V. azoka

Azaroaren 18an egin zen Errenterian eta antolatzaileak (REAS Euskadi, OlatuKoop eta Saretuz) pozik agertu dira, lehen urtea izanik euskal hiribururen batean egiten ez zela eta 1.000 pertsona baino gehiago hurbildu bai ziren aurtengo azokara

IRAKURRI

Gezki
2017-11-29

HEGOA Institutuaren 30. urteurrena

Pasa den azaroaren 24an UPV/EHU-ko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak, bere 30. urteurrena ospatu zuen. Ekitaldi nagusia solasaldi bat izan zen, non hainbat adituk garapenaren, bakearen eta giza eskubideen alorretan mundu mailan puri-purian dauden erronken inguruan gogoeta egin zuten.

IRAKURRI

Gezki
2017-11-29

Euskadiko kooperatiba eredua Göteborgeko Goi Bileran

María Jesús San Josék, Lan eta Justizia arloko Sailburuak, eta Jokin Díaz Arsuagak, Gizarte Ekonomiako Zuzendariak, esku hartu zuten hilaren 17an Göteborgen egin zen eta Europar Batasuneko estatuburuak bildu zituen Bidezko Enplegurako eta Hazkunderako Nazioarteko Konferentzian.

IRAKURRI

Gezki
2017-11-29

Eusko Jaurlaritzak gazteak bueltatzeko programa zabaltzeko protokoloa sinatu du hiru unibertsitateekin, Confebask, ASLE eta Konfekoopekin

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek, Confebaskek (Euskal Enpresarien Konfederakuntza), ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea) eta Konfekoopek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa), euskal gazteak Euskal Autonomia Erkidegoan finkatuta dauden lan-zentroetara bueltatzeko programari zabalkundea emateko lankidetza-protokoloa sinatu dute

IRAKURRI

Gezki
2017-11-29

Aurtengo ASLEren Txemi Cantera Saria, Voestalpine enpresarentzat

Pasa den azaroaren 23an, Bilbon Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak (ASLE) ematen duen Txemi Cantera Saria emateko jardunaldia egin zen, zeina aurten Voestalpine austriar industria taldearentzat izan zen, siderurgia sektorekoa eta langileek kapitalaren %14,6 dutela, bigarren akziodun direlarik

IRAKURRI

Gezki
2017-11-29

Europako Gizarte eta Ekonomia Batzordearen “Ekonomia eredu iraunkor berriak” Irizpena

Irizpena Europako Gizarte eta Ekonomia Batzordearen (EESC) Osoko Bilkuran onartu zen urriaren 18an. Dokumentu honetan 10 gomendio aurkezten dira, Europar Batasunak ekonomia eredu jasangarri berritzaileen lidergoa bere gain hartu dezan, hala nola, ekonomia funtzionala, kolaboratzailea edo finantziazio arduratsuarena.

IRAKURRI

| 1 | 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24   hurrengoa

AZKEN ALBISTEAK

2017-12-21Gezki

CIRIEC-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko VI Kongresua Manaosen

Pasa den azaroaren 29tik abenduaren 2ra, Manoseko (Brasil) Amazonas Unibertsitate Federalean egin zen Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko Kongresua. Antolatzailea Brasileko CIRIEC izan zen, Nazioarteko CIRIEC-aren eta Espainia eta Portugaleko sekzioen laguntza izan zuena. Kongresua “Gizarte Ekonomia eta Solidarioa, Jasangarritasuna eta Berrikuntza: gizarte arazo zahar eta berriak alderatzen” lemapean ospatu zen.

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Elikadura burujabetzaren bueltako banaketa arloko esperientzien ugaritzea

Leku ezberdinetan azkenaldian sortzen ari diren esperientziek elikadura burujabetza eta tokian tokiko produktu ekologikoen aldeko mugimendua geroz eta gehiago zabaltzen ari dira

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Nazioarteko mintegia, Tokiko Giza Garapena eta emakumeen eskubide ekonomikoak sustatzeko Ekonomia Soziala eta Solidarioko gizarte inkubagailuak: Unibertsitatearen erronkak

Pasa den hilaren 12an, Ekonomia Soziala eta Solidarioaren inguruan diharduten Euskal Herriko, Argentinako eta Ekuadorreko Unibertsitateetako hainbat irakasle eta ikertzaileak, ekimenen promozioan eta sustapenean esperientzia duten eragile sozialak, eta lurralde eta tokiko garapenerako erakundeetako arduradun eta teknikariak bildu zituen Nazioarteko mintegia egin zen Donostian.

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki