ALBISTEAK

Orria 15 / 24
Gezki
2016-01-28

Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkullu eta Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun sailburua Arantza Tapia izan ziren urtarrilak 21ean goizean Mallabian Orbeak egin zuen 175. urteurreneko ekitaldiaren buru.

IRAKURRI

Gezki
2016-01-28

REAS-ek 2015eko Gizarte Auditoria aurkeztu du

REAS RdR-ek, ekonomia solidarioko sareen sareak estatu espainiarreko gizarte auditoriaren emaitza txostena aurkeztu du. 

IRAKURRI

Gezki
2016-01-28

EHLABE, AukerAbility proiektua

Desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasuna bultzatzeko helburuarekin, EHLABEk AukerAbility egitasmoa jarri du martxan, Europako Gizarte Funtseko 2014-2020 Euskadi ko Programa Operatiboan txertatua eta 8 milioi euroko aurrekontua duena.

IRAKURRI

Gezki
2016-01-28

Eusko Jaurlaritzaren “Elkarlan” saria Fiare-rentzat

Eusko Jaurlaritzak balio publikoa elkarrekin sortzera bideraturiko egitasmoak saritzeko “Elkarlan” sariaren lehen deialdiko erakunde saritua Fiare izatea erabaki du. Sariketa honen bitartez, osasun alorra, ingurugiroa, garapen ekonomikoa, ikasketa eta gizarte kohesioari loturiko gizarte beharrizanak asetzeko ekimen herritarrak nabarmendu nahi dira.

IRAKURRI

Gezki
2016-01-28

Dagoeneko Goiener kooperatibak baditu 4000 bazkide energia berriztagarria %100ean kontsumitzen dutenak

Horien artean udalak, enpresa txiki eta ertainak, elkarteak eta partikularrak. Gipuzkoako Ordizian egoitza duen irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko GoiEner kooperatibak badira zenbait egun 4.000ko langa pasa duela. 4000 pertsona bazkide kooperatibak banatutako energia berriztagarria %100ean kontsumitzen dutenak.

IRAKURRI

Gezki
2016-01-28

Gizarte Ekonomia Nafarroako Enplegu Zerbitzuan sartu da, CEPES-Nafarroak ordezkaturik

Nafarroako Gizarte Ekonomiaren Enpresa Konfederazioak, CEPES-Nafarroak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) gobernu kontseilu berrian ordezkaritza izango du, lehen aldiz.

IRAKURRI

Gezki
2015-12-17

Iritzia: José Mª Pérez De Uralde: "2015eko OVES/GEEB txostenak"

Behatokiak garatutako bi jarduera garrantzitsuenekin emango diogu amaiera 2015eko ekitaldiari. Batetik, krisialdiaren azken bost urteotan euskal gizarte-ekonomiak bizi izan duen egoera aztertzen duen txostena. Bestetik, 2014ko egoeraren txostena. Osagarriak dira dokumentu biak, sektorearen garapena deskribatzen baitute iturri anitz kontrastatuz. Sektore garrantzitsu honentzat, botere publikoentzat eta gizarte-ekonomian adituentzat ikuspegi erabilgarria eskaintzen dute.

IRAKURRI

Gezki
2015-12-17

ASLEren Txemi Cantera 2015 Saria jaso du Antonio Polo aitak, gizarte-ekonomiaren arloan egindako lanarengatik

Azaroaren 26an, XXV. Nazioarteko Gizarte Ekonomiako Txemi Cantera Saria eman zion ASLEk Antonio Polo aitari. Ekuadorreko Salinas de Guaranda herrian bizi da 1970 urteaz geroztik, Bolibar probintzian, eta ehunka enpresa txiki sortzen lagundu du, tokiko ekonomia eta biztanleria indigena kontuan hartuz.

IRAKURRI

Gezki
2015-12-17

MONDRAGON 2015 kongresua

Azaroaren 25ean Mondragon korporazioaren 2015eko kongresua egin zen Donostian, eta 650 konpromisariok hartu zuten parte bertan, kooperatiba-taldeko enpresa guztien ordezkari gisa.

IRAKURRI

Gezki
2015-12-17

Cyril Data Systems taldearen barne sartu da Danobatgroup

Europan makina-erremintaren fabrikazioan liderra den Danobatgroup kooperatiba Cyril Data Systems enpresaren barne sartu da, 4.0 industriaren arloan soluzio berriak garatzeko helburuarekin.

IRAKURRI

Gezki
2015-12-17

Europako Batzordearen ustez, gizarte-ekonomia sustatzea da Europar Batasunaren garapen sozioekonomikorako eragile nagusia

Abenduaren 7an, Enplegu, Gizarte Politika, Osasun eta Kontsumitzaileen Europako Batzordeak (EPSCO) honako ebazpena onartu zuen: 'Gizarte-ekonomiaren sustapena Europako garapen ekonomikoaren eta sozialaren eragile gisa'. Europako Batasunean gizarte-ekonomiari aintzatespen instituzionala eta babesa emateko funtsezko dokumentua da hori, eta Estatu kideei nahiz Europako Batzordeari gonbida luzatzen die "estrategiak eta programak aplikatzen eta garatzen jarrai dezaten, gizarte-ekonomia, gizarte-ekintzailetza eta berrikuntza soziala indartzeko, bai Europan bai Estatuetan eta bai eskualdeetan".

IRAKURRI

Gezki
2015-12-17

OVES/GEEB, GEZKI Institutua eta Deustu Eusko Legebiltzarrean izan dira euskal gizarte-ekonomiaren egoera eta behar normatiboak azpimarratzeko

Azaroaren 25ean, Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politikak eta Etxebizitza Batzordean izan ziren GEZKIko Aitor Bengoetxea eta Itziar Villafañez; OVES/GEEBeko José María Pérez de Uralde eta Ignacio Bretos; eta Deustuko Ikasketa Kooperatiboen Institutuko Francisco Javier Arrieta. Gizarte-ekonomiaren behar normatiboen inguruko iritzia eskaini zuten bertaratuek.

IRAKURRI

Gezki
2015-12-17

'Euskal gizarte-ekonomiaren egoerari buruzko urteroko txostena' eta 'Euskal gizarte-ekonomia eta krisi ekonomikoa: 2009 eta 2013 urteen arteko eboluzio sozioekonomikoaren analisia' txostenak argitarat

Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiak (OVES/GEEB) 2015ean garatu dituen bi lan argitaratu berri ditu: 'Euskal gizarte-ekonomiaren egoerari buruzko urteroko txostena' eta 'Euskal gizarte-ekonomia eta krisi ekonomikoa: 2009 eta 2013 urteen arteko eboluzio sozioekonomikoaren analisia', ezohiko izaera duena. Bi txostenekin euskal gizarte-ekonomiak 2009 eta 2014 urteen artean izandako eboluzioari buruzko azterlana egin da.

IRAKURRI

Gezki
2015-12-17

Juan Antonio Pedreño, Social Economy Europe entitateko presidente berria

Social Economy Europe (SEE) entitatearen batzarrean, abenduaren 3an, aho-batez aukeratu zuten Juan Antonio Pedreño CEPESeko presidentea, SEEko lehendakari izateko hurrengo hiru urteetan. Agintaldian hiru presidenteorde izango ditu: Alain Coheur, Mutualitatearen nazioarteko elkarteko (AIM) lehendakaria eta orain arte SEEko presidentea; REVESeko (Gizarte Ekonomiaren aldeko Hiri eta Herrialdeen Europako Sarea) Luis Martignetti; eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko Frantziar Ganberako Emmanuel Verny.

IRAKURRI

Gezki
2015-12-17

Jordi García Jané-ren hitzaldia: “Ekonomia Solidarioak tokian tokiko garapen alternatiboa sustatzeko dakartzan proposamenak"

“Ekonomia Solidarioak tokian tokiko garapen alternatiboa sustatzeko dakartzan proposamenak" hitzaldia hartu zuen UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak abenduaren 2an, Xarxa d’Economia Solidària de Catalunya-ko Jordi Garcíaren eskutik.

IRAKURRI

Gezki
2015-12-17

ASLEren “Lan-sozietatea, ekintzailetzarako eta parte-hartzerako eredua” jardunaldia egin da

Abenduaren 2an, ASLEk antolatutako jardunaldi teknikoa burutu zen Bilboko Euskalduna jauregian, eta urriaren 14ko Lan Sozietateen eta Enpresa Parte-hartuen 44/2015 Legearen eduki nagusiak izan ziren hizpide. Bertan egon ziren ASLEren barne dauden enpresak eta baita ekintzailetzan eta lanpostuen sorkuntzan diharduten eragile sozioekonomikoak, profesionalak eta adituak ere. Era berean, Lan Sozietateak Sortuz programa ezagutzera eman zen. Jardunaldiaren irekieran parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak; eta itxieran izan zen Gizarte Ekonomiako zuzendari Alfredo Ispizua.

IRAKURRI

Gezki
2015-11-30

Iñaki Alkortak Joxe Mari Korta saria jasotzen du

Iñaki Alkortak, GUREAK-eko Lehendakariak, pertsona-enpleguari ezgaitasunarekin eskainitako enpresa-taldea, Joxe Mari Korta saria jaso zuen joan den azaroaren 24an.

IRAKURRI

Gezki
2015-11-30

MONDRAGONen 2015eko Kongresuaren ospakizuna

Joan den azaroaren 25ean, MONDRAGON Korporazioaren 2015eko Kongresua egin da Donostian. Hitzordura guztira 650 konpromisario zeuden deituta, talde kooperatiboan integratuta dauden kooperatiba guztiak ordezkatzeko.

IRAKURRI

Gezki
2015-11-26

Sofía Arana iritzia: GEEA, Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria

Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria sektoreko argitalpen gisa sendotuz doa eta hedatzen jarraitzen du. Azken urte honetan zehar, Eusebio Lasaren eta Aratz Sotoren lekukoa hartu duen Nicolás Cañadaren laguntza ordainezinari esker, aldizkaria hainbat katalogotan eta base datutan ageri da; horrek gure lurraldean edota mugetatik kanpo aldizkaria sendotu eta agerikoagoa egiten du. Beraz, aukera hau aprobetxatu nahi dut eskerrak emateko euren lanen kalitatearekin argitalpena katalogo eta datu base horietan sartzen lagundu duten egile guztiei, Mikel Bereciartua koordinatzaileari eta, azkenik, Nicolas Cañadari, beraren ahaleginari esker lortu baita.

IRAKURRI

Gezki
2015-11-25

Giza eskubideei eta ekonomia-solidarioari buruzko 115 esperientzia kontatzen dituen argitalpena

DESC behatoki katalanak (Drets Econòmics Socials i Culturals), Kataluniako Ekonomia Solidarioko Xarxa-k eta Ekonomia Alternatiboko eta Solidarioko Sareen Sareak (REAS) online argitaratutako argitalpen interaktiboa aurkeztu dute. Lanak Espainian, ekonomia-sozialean eta solidarioan, eman diren esperientziekin lotzen ditu giza eskubideak eta eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak.

IRAKURRI

aurrekoa   1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 | 15 | 16 17 18 19 20 21 22 23 24   hurrengoa

AZKEN ALBISTEAK

2017-12-21Gezki

CIRIEC-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko VI Kongresua Manaosen

Pasa den azaroaren 29tik abenduaren 2ra, Manoseko (Brasil) Amazonas Unibertsitate Federalean egin zen Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko Kongresua. Antolatzailea Brasileko CIRIEC izan zen, Nazioarteko CIRIEC-aren eta Espainia eta Portugaleko sekzioen laguntza izan zuena. Kongresua “Gizarte Ekonomia eta Solidarioa, Jasangarritasuna eta Berrikuntza: gizarte arazo zahar eta berriak alderatzen” lemapean ospatu zen.

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Elikadura burujabetzaren bueltako banaketa arloko esperientzien ugaritzea

Leku ezberdinetan azkenaldian sortzen ari diren esperientziek elikadura burujabetza eta tokian tokiko produktu ekologikoen aldeko mugimendua geroz eta gehiago zabaltzen ari dira

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Nazioarteko mintegia, Tokiko Giza Garapena eta emakumeen eskubide ekonomikoak sustatzeko Ekonomia Soziala eta Solidarioko gizarte inkubagailuak: Unibertsitatearen erronkak

Pasa den hilaren 12an, Ekonomia Soziala eta Solidarioaren inguruan diharduten Euskal Herriko, Argentinako eta Ekuadorreko Unibertsitateetako hainbat irakasle eta ikertzaileak, ekimenen promozioan eta sustapenean esperientzia duten eragile sozialak, eta lurralde eta tokiko garapenerako erakundeetako arduradun eta teknikariak bildu zituen Nazioarteko mintegia egin zen Donostian.

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki