ALBISTEAK

Orria 3 / 24
Gezki
2017-09-28

Munduko enpleguaren %10 kooperatiba sozietateek metatzen dute, CICOPA-ren azken txostenaren arabera

Oraingoz ingelesez soilik argitaratu duten “Cooperatives and Employment” mundu mailako bigarren txostenean, 156 herrialdeetako datuak bildu dira eta, Nazioarteko Industria, Artisau eta Zerbitzu Kooperatiben Elkartearen (CICOPA) arabera, kooperatibek 279,4 milioi langile dituzte mundu osoan

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Gizarte Ekonomia sustatzeko 4 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak eta beste 50 Laboral Kutxak, Europako Inbertsio Funtsaren laguntzarekin

María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak gaur iragarri du Euskadin Gizarte Ekonomia sustatzeko laguntzen bidez 200 enpresa-proiektu baino gehiago ezartzen eta 800 enplegu berri sortzen lagunduko dela. Bestalde, Laboral Kutxaren EaSI lerro berriaren bidez, zeina bolumen handienekoa den Europa mailan, mailegu eta kreditu kontuak eskuratzea erraztuko da, gizarte inpaktu positiboa duten enpresen proiektuentzat

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Lantegi Batuak fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak urritasuna duten ikasleentzako beka berri batzuk sustatu dituzte

Lantegi Batuak Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak urritasuna duten unibertsitate horretako ikasleei zuzendutako lehenengo beka deialdia sustatu dute. Tituludun berriei, graduondo edo masterren bat egiten ari direnei edo 2016-2017 ikasturtean bukatu dutenei zuzenduta daude

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

REAS, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluan: gero eta interlokuzio eta presentzia handiagoa gizartean

REAS Euskadi Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluan parte hartzeko hautatu duten erakundeetako bat da. Aipatutako Kontseiluan, Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen barruan ez dauden baina garapenerako lankidetzan aritzen diren gizarte-eragileen ordezkaritza osatuko du.

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Fiare Banka Etikoak handitzen jarraitzen du

Banku Etikoaren Administrazio Kontseiluak 2017ko lehenengo seihilabetekoaren datuak onartu ditu. Hauen arabera, Europako finantza etiko eta kooperatiboen erreferente den Banka Etikoak  handitzen jarraitzen du.

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Lankidetza Arloko bitartekarien prestakuntza ikastaroa

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak aurten ere martxan jarri du Bitartekaritza ikastaroa, Gizagune Fundazioarekin lankidetzan.

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Deustuko IECren Kongresua: Kudeaketa demokratikoa eta kooperatibak

Pasa diren irailaren 25 eta 26an Bilboko Deustuko Unibertsitatean IECren Kongresuaren edizio berri bat ospatu zen, “Kudeaketa demokratikoa eta horren aplikazio praktikoa enpresa eragingarria” izenpean.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Ipar Euskal Herriko gizarte ekonomiaz

Gizarte ekonomiak Frantzian arrakesta berri zerbeit hartu du azken urte hauetan. Aintzineko gobernuak 2014ko uztailean gizarte ekonomiari buruzko lege bat pasarazi zuen, Espainian, Portugalen eta bertze europar herrialdek ireki xendra segituz. Alternatiba ekonomikoak gero eta gehiago aipu dira, eta lurralde mailan, garapena-ren orde gero eta gehiago transizioa da aipatzen, zointan nahasten diren kezka ekonomiko, sozial, eta ekologikoak

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Mondragonen 2017ko Kongresua

Uztailaren 5ean MONDRAGON Korporazioaren 2017ko Kongresua egin zen Donostian. Bertan, Korporazioko lehendakari den Iñigo Ucinek kooperatibak zoriondu zituen izan duten bilkaera onagatik, eta esan zuen aurrera doazela “Etorkizuneko MONDRAGON” ponentzian ezarritako politiketan.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Kreditu kooperatiben erregimen juridiko berria onartu du Espainiako Gobernuak

Ekainaren 23an Ministro-kontseiluak kreditu kooperatiben erregimen juridikoa erreformatzea helburu duten neurrien errege dekretua onartu zuen.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

CESE-k Gizarte Ekonomiaren Kanpo Dimentsiari buruzko Irizpena onartu du

Pasa den uztailaren 5ean, “Gizarte Ekonomiaren Kanpo Dimentsioa” Txostena onartu zuen CESE-k osoko bilkuran. Txostengilea Miguel Ángel Cabra de Luna izan zen, CEPES-en ordezkaritzan, eta testuaren elaboraziorako José Luis Monzonzen, CIRIEC-eko zuzendaria, parte hartzea izan duena.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Europar Parlamentuak giarte ekonomiako politika fiskalen eraginari buruzko Audientzia Publikoa egin du

Pasa den ekainaren 27an Europar Parlamentuko Gizarte Ekonomiako Taldeak gizarte ekonomiako politika fiskalen eraginari buruzko audientzia publikoa ospatu zuen Bruselan.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

CIRIEC-ek `economiasostenible.org´ Web orrialdea aurkeztu du

CIRIEC-ek Web orri berria estreinatu du, Gizarte Erantzukina, Gizarte Ekintzailetza eta Guztien ongizatearen Ekonomiari buruzkoa. Atari berri honen helburua sistema ekonomikoaren aldaketari buruzko munduko eztabaidan parte hartzea da, pertsonen duintasuna, komunitateen errespetua eta inguruaren babesa kontutan hartzen duen ekonomia baten alde eginez.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Kepa Olivares, Asleko lehendakari berria

Kepa Olivares  Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteko lehendakari aukeratu dute, maiatzean ospatutako biltzar orokorraren ondoren Zuzendaritza Batzordeak egindako lehen bileran erabaki zena.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Vía Campesina-ren VII Nazioarteko Konferentzia burutu da Derion

“Gure herriak elikatzen ditugu eta mugimendua eraikitzen dugu mundua aldatzeko” lelopean, uztailaren 16 eta 24 bitartean mundu osoko 450tik gora nekazarien ordezkari bildu ziren. Konferentziok 4 urtean behin egiten dira, zehar leku ezberdinean bakoitzero eta mundu guztiko milioika nekazari, laborari txiki eta ertain, lurrik gabeak, gazteak, emakume nekazariak, indigenak eta migratzaileak biltzen dituen mugimendua da

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Gizarte Ekonomiari buruz ekainak 28an eginiko jardunaldiaren balorazioaren aurkezpena

“GIZARTE EKONOMIAREN EGOERA EUROESKUALDEAN: mugaz gaindiko begirada” jardunaldiaren balorazioak biltzen dituen aldizkaria atera berri du GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak

IRAKURRI

Gezki
2017-07-27

Goiener eta Grupo SSI kooperatibak Europa mailako gizarte berrikuntzaren inguruko mapeoan barneratuak

“SI Drive” proiektuak, Europako Batzordeak finantzatutako ekimenaren baitan, ikerketa-lan zabala egin du, non parte hartu baitute Europako 11 estatutako eta kontinente guztietako beste 11 herrialdetako 14 bazkidek, 1.000 ekimen baino gehiago aztertu dituelarik

IRAKURRI

Gezki
2017-07-27

LagunAro, EPSVk dotoreziaz ospatzen ditu urrezko ezteiak

Lagun Aro, EPSVk 28.000 mutualistari eta 13.000 pentsioduni ematen die estaldura, eta aurten urrezko ezteiak ospatzen ditu. Aukera hori aprobetxatuta dotoreziaz jantzi da erakundea eta horren adibide ederra erakutsi zuen pasa den ostiralean, uztailaren 7an Arrasaten egin zuen ekitaldian

IRAKURRI

aurrekoa   1 2 | 3 | 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24   hurrengoa

AZKEN ALBISTEAK

2017-12-21Gezki

CIRIEC-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko VI Kongresua Manaosen

Pasa den azaroaren 29tik abenduaren 2ra, Manoseko (Brasil) Amazonas Unibertsitate Federalean egin zen Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko Kongresua. Antolatzailea Brasileko CIRIEC izan zen, Nazioarteko CIRIEC-aren eta Espainia eta Portugaleko sekzioen laguntza izan zuena. Kongresua “Gizarte Ekonomia eta Solidarioa, Jasangarritasuna eta Berrikuntza: gizarte arazo zahar eta berriak alderatzen” lemapean ospatu zen.

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Elikadura burujabetzaren bueltako banaketa arloko esperientzien ugaritzea

Leku ezberdinetan azkenaldian sortzen ari diren esperientziek elikadura burujabetza eta tokian tokiko produktu ekologikoen aldeko mugimendua geroz eta gehiago zabaltzen ari dira

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Nazioarteko mintegia, Tokiko Giza Garapena eta emakumeen eskubide ekonomikoak sustatzeko Ekonomia Soziala eta Solidarioko gizarte inkubagailuak: Unibertsitatearen erronkak

Pasa den hilaren 12an, Ekonomia Soziala eta Solidarioaren inguruan diharduten Euskal Herriko, Argentinako eta Ekuadorreko Unibertsitateetako hainbat irakasle eta ikertzaileak, ekimenen promozioan eta sustapenean esperientzia duten eragile sozialak, eta lurralde eta tokiko garapenerako erakundeetako arduradun eta teknikariak bildu zituen Nazioarteko mintegia egin zen Donostian.

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki