ALBISTEAK

Orria 7 / 24
Gezki
2017-02-28

“Euskokart” txartela aterako du euskoak martxoaren amaieran

Aurrerantzean, euskoak etxetik eskuratu ahal izango dira Euskokart txartel berriaren bitartez. Oso erraza da, www.euskokart.org webgunean sartu eta “Eusko Kontua” ireki baino ez da egin behar. Behin kontua irekita, bertan nahi den diru kopurua ezarri (eusko bakoitzak euro bateko balioa dauka) eta Eusko Sarea osatzen duten saltegietan erosketak egin ahal dira.

 

IRAKURRI

Gezki
2017-02-28

EHLABEren AukerAbility eta GazteAbility programen azken fuituak

Pasa den otsailaren 14ean urritasuna duten gazteek biltegi laguntzaileko Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratu zutela jakin genuen, GazteAbility programari eta Lantegi Batuak-en laguntzari esker. Hilabete bereko 21ean, AukerAbility programaren laguntzarekin Eroski eta Gureak-ek, soilik urritasuna duten pertsonek kudeaturiko hirugarren supermerkatua ireki zen.

IRAKURRI

Gezki
2017-02-28

Unescok “gizateriaren ondare” moduan aitortu ditu kooperatibak

Mugimendu kooperatiboak oro har munduari egindako ekarpen eraldatzailea baloratu du. Aitortzak babes eta zaintza handiagoa ekarri behar ditu munduko gobernuen eta agentzien aldetik.

IRAKURRI

Gezki
2017-02-28

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

IRAKURRI

Gezki
2017-02-28

Gipuzkoako foru-ogasunak zerga-sistema mesedegarri bat aztertuko du lan sozietate eta parte hartze enpresentzat

ASLEko hainbat teknikok, Josetxo Hernandez zuzendariarekin batera, Gipuzkoako Foru-ogasuneko eta Promozio Ekonomikoaren Diputatuek zuzendutako lan topaketan parte hartu zuten.

IRAKURRI

Gezki
2017-02-28

Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen 6. Munduko Kongresua Manaosen egingo da azaroaren 29tik abenduaren 2ra

CIRIEC-ek iragarri du 2017ko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen 6. Munduko Kongresua Manaosen egingo dela, Amazonaseko Unibertsitate Federalean. Dagoeneko, komunikazio proposamenen aurkezpenerako deialdia zabalduta dago.

IRAKURRI

Gezki
2017-02-28

Juan Manuel Sinderen Konferentzia Gizarte Ekonomia eta Solidarioa Masterrean

Urtarrilaren 24an, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko kolaboratzaile den Juan Manuel Sinde Oyarzabalek konferentzia eman zuen Gizarte Ekonomia eta Solidarioa Masterrean. Hitzaldiaren izenburua “Enpresaren euskal eredu parte-hartzaile eta barneratzailea” izan zen.

IRAKURRI

Gezki
2017-02-28

Laboral Kutxak 111 milioi euroko mozkina izan du 2016an

Hipoteka maileguak %24 gehitu ditu aurreko urtean, eta mailegu pertsonalak,%11,2; enpresen maileguek, berriz, %10 egin dute gora. Finantza sisteman kaudimenik handiena duten erakundeen artean dago kreditu kooperatiba.

IRAKURRI

Gezki
2017-02-28

Bilbo Gizarte Ekonomiako Foro Globalaren 4.edizioa prestatzen hasi da.

Munduan egiten den gizarte ekonomiari buruzko foro garrantzitsuena da, eta 2018ko udazkenean egingo dute Bilboko Euskalduna Jauregian.

IRAKURRI

Gezki
2017-02-28

Gizarte Ekonomia Europar Parlamentuko “giza-eskubideen euskarri europar bat” Ebazpenean

Urtarrilaren 20an Europar Parlamentuak “giza-eskubideen euskarri europarrari” buruzko Ebazpena hartu zuen. Honetan, enpresek ikuspegi sozialetik jokabide arduratsuak izatea funtsezkoa dela aipatzen da

IRAKURRI

Gezki
2017-02-28

Nafarroa: Gizarte Ekonomiako enpresen sorreran eta enpleguan lehenengo Erkidegoa

Nafarroak marka bikoitza hautsi du 2016 urtean: Gizarte Ekonomiako enpresen sorreran eta enpleguan lehen erkidegoa izan da.

IRAKURRI

Gezki
2017-01-31

Kudeaketa aurreratuan 2016ko Urrezko A saria jaso dute ASLE eta Gorabidek

25 erakundek Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso zuten atzo, Gasteizko Europa Jauregian.

IRAKURRI

Gezki
2017-01-31

Ekonomia Solidarioa Euskadin: 2016ko auditoria sozialaren prozesua

REAS Euskadik bere web orrian aurkeztu berri duen infografiak 2016 urtean zehar (2015eko datuekin) Ekonomia Solidarioko entitateek burututako Auditoria Sozialaren prozesuaren emaitza nagusiak biltzen ditu.

IRAKURRI

Gezki
2017-01-31

Joaquín Díaz Arsuaga Gizarte Ekonomiako Zuzendari izendatua izan da

Pasa den urtarrilaren 18tik Joaquín Díaz Arsuaga Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendari berri izatera pasa da, Maria Jesús Carmen San José López-ek gidatzen duen Lan eta Justizia Sailaren barruan. Honela, Gizarte Ekonomiaren arduradun nagusi izango da, Alfredo Ispizua Zuazua ordezkatuz.

IRAKURRI

Gezki
2017-01-31

Konfekoop eta ASLE-ko ordezkarien eta Lan eta Justiziaren sailburu berriaren arteko lehen bilerak

Abenduaren 28an Lakuan Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin bildu zen eta urtarrilaren 10ean Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearen txanda izan zen. Bi bileretan Maria Jesus San Jose Sailburuak “kooperatiben eta lan sozietateen sektorearekin lankidetzan aritzeko” nahia nabarmendu zuen.

IRAKURRI

Gezki
2017-01-31

GIZATEA-ren zigilu berria

GIZATEA-k zigilu bat sortu berri du, gizarteratze enpresa eta pertsonen gizarteratzearekin konpromezua duten erakunde publiko zein pribatuei aitorpena emateko.

IRAKURRI

Gezki
2017-01-31

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

IRAKURRI

Gezki
2017-01-31

Bizkaiko Foru Aldundia bere kontratu publikoetan klausula sozialak eta ingurumenekoak sartzen hasiko da

Bizkaiko Foru Aldundiak klausula sozialak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei dagozkien klausulen katalogoa jasotzen duen gida praktikoa eta erregelamendu betearazlea onetsi ditu; Bizkaiko Foru Aldundiak hemendik aurrera lizitatu behar dituen kontratu guztietan sartu ahal izango dira klausula horiek.

IRAKURRI

Gezki
2017-01-31

Ekonomia Sozialaren Fabrika

KoopFabrika ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da. 2017ko edizioan, Gipuzkoako lurraldeko hiru eskualdeetan gauzatuko da: Debagoienean, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean.

IRAKURRI

Gezki
2017-01-31

Gizarte Ekonomiako enpresen zerrenda

CEPESek “Gizarte Ekonomiako Enpresa Aipagarrienen” informea argitaratu du, bertan, 829 enpresen inguruko informazio zehatza ematen da. Helburu nagusia enpresa eredu hau nabarmentzea da.

IRAKURRI

aurrekoa   1 2 3 4 5 6 | 7 | 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24   hurrengoa

AZKEN ALBISTEAK

2017-12-21Gezki

CIRIEC-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko VI Kongresua Manaosen

Pasa den azaroaren 29tik abenduaren 2ra, Manoseko (Brasil) Amazonas Unibertsitate Federalean egin zen Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko Kongresua. Antolatzailea Brasileko CIRIEC izan zen, Nazioarteko CIRIEC-aren eta Espainia eta Portugaleko sekzioen laguntza izan zuena. Kongresua “Gizarte Ekonomia eta Solidarioa, Jasangarritasuna eta Berrikuntza: gizarte arazo zahar eta berriak alderatzen” lemapean ospatu zen.

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Elikadura burujabetzaren bueltako banaketa arloko esperientzien ugaritzea

Leku ezberdinetan azkenaldian sortzen ari diren esperientziek elikadura burujabetza eta tokian tokiko produktu ekologikoen aldeko mugimendua geroz eta gehiago zabaltzen ari dira

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Nazioarteko mintegia, Tokiko Giza Garapena eta emakumeen eskubide ekonomikoak sustatzeko Ekonomia Soziala eta Solidarioko gizarte inkubagailuak: Unibertsitatearen erronkak

Pasa den hilaren 12an, Ekonomia Soziala eta Solidarioaren inguruan diharduten Euskal Herriko, Argentinako eta Ekuadorreko Unibertsitateetako hainbat irakasle eta ikertzaileak, ekimenen promozioan eta sustapenean esperientzia duten eragile sozialak, eta lurralde eta tokiko garapenerako erakundeetako arduradun eta teknikariak bildu zituen Nazioarteko mintegia egin zen Donostian.

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki