ALBISTEAK

Orria 8 / 24
Gezki
2017-01-31

REASek tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnen gidaliburua aurkeztu du

REAS Euskadik “Lurraldeak ekonomia solidarioaren bitartez eraldatuz. Tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnak” argitalpena aurkeztu du. Gidaliburu honek 25 politika proposatzen ditu lurraldeen transformazio ekonomikoa bultzatzeko eta hauen etorkizuna berdintasunean, jasangarritasunean eta solidaritatean oinarritu dadin.

IRAKURRI

Gezki
2017-01-31

ETESS mugaz gaindiko proiektuaren lehen tailerra

Urtarrilaren 24an egin zen ETESS mugaz gaindiko proiektuaren lehen tailerra Iruñan, bertan, lan kolektiboak martxan jartzeko jarraitu  beharreko prozesua landu zuten.

IRAKURRI

Gezki
2017-01-31

Thyssen komisarioa Gizarte Ekonomiaren aldeko Akzio Plan Europearraren alde azaldu da

Komisario europarra urtarrilaren 20an “Social Economy Europe”eko delegazio batekin bildu zen. Momentu honetan, Europar Batasuneko instituzioak eta Estatu kideak Gizarte Ekonomiako enpresak sendotzeko neurriak hartzearen alde azaldu dira.

IRAKURRI

Gezki
2017-01-31

OVES/GEEB-ek Gizarte Ekonomiaren Atlasa eguneratu du

Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak (GEEB aurrerantzean) Euskal Autonomia Erkidego mailako Gizarte Ekonomiako eragileen Atlasa eguneratu du bere web orrian. Atlasak kooperatiben eta elkarte zein fundazioen inguruko datuak biltzen ditu Gaindegiarekin eginiko GIS tresnaren bidez.

IRAKURRI

Gezki
2016-12-22

OVES-GEEB 2016: balantzea

Urte amaierak balantzea egiteko uneak izan ohi dira. Agurtzen ari garen 2016 trantsizio urtea izan da OVES-GEEB egitasmoarentzat. OVESen arduraduna den GEZKI Institutuan, OVES berrindartzeko erabaki estrategikoa hartu genuen, behatokiaren hiru lan esparruak aldi berean indartuz: sozioekonomikoa, juridiko-politikoa, eta zientifiko-akademikoa.

IRAKURRI

Gezki
2016-12-21

OVES/GEEB web orriko edukiak eguneratuta

Azken hilabeteetan OVES/GEEB web orriko berregituraketa lanak egin dira, hiru arloak kontutan izan dituztenak, eta askotariko materiala eta informazioa bildu duena.

IRAKURRI

Gezki
2016-12-21

Donostiako Udalak 9,5 milioi euroko mailegua kontratatu du Fiare Banka Etikoarekin

Mota honetako entitate batekin kontratatzen den lehenengo mailegua da, gizarte ekonomiako eta ingurumeneko proiektuak finantzatzen dituen kreditu kooperatiboa.

IRAKURRI

Gezki
2016-12-21

Lan Sozietateak langileen parte-hartze finantziarioaren erreferente, Europar Parlamentuak argitaratu berri duen dokumentuan

Ikerlanaren aztergaia langileen parte-hartze finantziarioa izan da, eta lan sozietateak jarraitu beharreko eredu bezala azaldu dira.

IRAKURRI

Gezki
2016-12-21

Lanzituz Programaren lehen fasea

Azaroaren 21etik abenduaren 5era egin zen Lanzituzeko Donostiako lehen kurtsoa. Programaren lehen fasea prestakuntza da, eta helburu nagusia langabetuei lan merkatura txertatzen laguntzea da, autoenplegu kolektiboari ekinez eta lan-sozietateak sortuz.

IRAKURRI

Gezki
2016-12-21

Gizarte Ekonomiaren Urteko Egoera Txostena argitaratu da

GEEBek urtero egiten duen Gizarte Ekonomiaren Egoera Txostena argitaratu berri du. Bertan Gizarte Ekonomiako erakunde ezberdinen inguruko azterketa sozio-ekonomikoa aurkezten da, 2012 eta 2015 epealdia kontuan harturik.

IRAKURRI

Gezki
2016-12-21

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

IRAKURRI

Gezki
2016-12-21

“Merkatua”, “Goiener” eta “'Mercado Social, otra economía para una vida mejor”, Elkarlan 2016 sariak

Portugaleteko alde zaharreko Larrantxe bizilagun elkartearen “Merkatua” proiektua; Goiener-en laguntzarako “Goiener” Elkarteak eta REAS Euskadiren 'Mercado Social, otra economía para una vida mejor” proiektuak 2016ko Elkarlan saria jaso dute.

IRAKURRI

Gezki
2016-12-21

Kudeaketa aurreratuan 2016ko Urrezko A saria jaso dute ASLE eta Gorabidek

25 erakundek Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso zuten atzo, Gasteizko Europa Jauregian.

IRAKURRI

Gezki
2016-12-21

Gureak taldeak EY-ren Ekintzaile Sozialeko Saria jaso du

Gureak Taldeak, zeinak 5.200 langile baino gehiago dituen, EY zerbitzu taldeak ematen dituen Ekintzaile Sozialeko Saria jaso du.

IRAKURRI

Gezki
2016-12-21

Jordi García Jané-ren hitzaldia: “Zer izan nahi du handitan Ekonomia Solidarioak eta zer behar du hori lortzeko?"

“Zer izan nahi du handitan Ekonomia Solidarioak eta zer behar du hori lortzeko?" hitzaldia hartu zuen UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak azaroaren 29an, Xarxa d’Economia Solidària de Catalunya-ko Jordi Garcíaren eskutik.

IRAKURRI

Gezki
2016-12-21

Euskal Ekonomia Solidarioaren Merkatu Sozialaren Katalogo berria atera da

REAS Euskadik 2016-2017ko Merkatu Sozialaren katalogoa argitaratu du. Sektore ezberdinetako ekonomia solidarioaren 70 enpresa eta entitateren produktu eta zerbitzuak aurkezten dituen katalogoa da. Sektore horiek, honako hauek dira: ostalaritza eta turismoa; garbiketa eta mantentze-lanak; aholkularitza; elikadura eta nekazaritza; energia eta ingurumena; osasuna; hezkuntza eta zainketa; esku-hartze soziala; komunikazioa eta irudia; industria eta eraikuntza eta merkataritza.

IRAKURRI

Gezki
2016-12-21

REASek Sektore Publikoko Kontrataziorako Legearen zuzenketak aurkeztu ditu

REAS Sareak espainiar estatuko Gorte Orokorretako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko Sektore Publikoko Kontrataziorako Lege Proiektuaren harira adierazpen bat plazaratu du.

IRAKURRI

Gezki
2016-11-30

“Txemi Cantera” sariak 2016

Aurtengoa 26. edizioa dugu. Iaz, 25. urteurrena zela-eta, irabazle guztiak gogoratu genituen, saria irabaztera eraman zituzten balioak azpimarratzearekin batera; hau da, parte-hartzea, demokrazia eta solidaritatea. 

IRAKURRI

Gezki
2016-11-30

Udalx100 berriztagarri plataforma soziala

“Udalx100berriztagarri” plataforma sozial bat da. Gure konpromisoa zutabe hauetan oinarritzen da: 1) pertsona eta herrientzat seguruak diren energiak bultzatu, 2) klima aldaketaren aurkako beharrezko jarduera eraginkor modura energia berriztagarriak sustatu eta 3) eredu energetikoaren demokratizazioa.

IRAKURRI

Gezki
2016-11-30

ALTERNAKTIBA Azoka Hernanin

Azaroaren 26an, goizeko 11:00etatik 14:00etara Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen azoka izan zen Hernanin.

IRAKURRI

aurrekoa   1 2 3 4 5 6 7 | 8 | 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24   hurrengoa

AZKEN ALBISTEAK

2017-12-21Gezki

CIRIEC-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko VI Kongresua Manaosen

Pasa den azaroaren 29tik abenduaren 2ra, Manoseko (Brasil) Amazonas Unibertsitate Federalean egin zen Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko Kongresua. Antolatzailea Brasileko CIRIEC izan zen, Nazioarteko CIRIEC-aren eta Espainia eta Portugaleko sekzioen laguntza izan zuena. Kongresua “Gizarte Ekonomia eta Solidarioa, Jasangarritasuna eta Berrikuntza: gizarte arazo zahar eta berriak alderatzen” lemapean ospatu zen.

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Elikadura burujabetzaren bueltako banaketa arloko esperientzien ugaritzea

Leku ezberdinetan azkenaldian sortzen ari diren esperientziek elikadura burujabetza eta tokian tokiko produktu ekologikoen aldeko mugimendua geroz eta gehiago zabaltzen ari dira

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Nazioarteko mintegia, Tokiko Giza Garapena eta emakumeen eskubide ekonomikoak sustatzeko Ekonomia Soziala eta Solidarioko gizarte inkubagailuak: Unibertsitatearen erronkak

Pasa den hilaren 12an, Ekonomia Soziala eta Solidarioaren inguruan diharduten Euskal Herriko, Argentinako eta Ekuadorreko Unibertsitateetako hainbat irakasle eta ikertzaileak, ekimenen promozioan eta sustapenean esperientzia duten eragile sozialak, eta lurralde eta tokiko garapenerako erakundeetako arduradun eta teknikariak bildu zituen Nazioarteko mintegia egin zen Donostian.

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki