ALBISTEAK

Orria 9 / 24
Gezki
2016-11-29

Mugaz gaindiko ETESS programa ezagutzera eman da Hendaian

Urriaren 26an mugaz gaindiko ETESS programako hainbat ordezkari Hendaian bildu ziren proiektua ezagutzera emateko asmoarekin. Bileran parte hartu zuten Rosa Lavinek, Ignacio Ugaldek eta Jean Marc Lespadek, beste batzuen artean. Euskadik, Nafarroak eta Pirinio Atlantikoak indarrak bildu dituzte, eta lan honetan pertsonak trebatzen lagunduko dute Gizarte Ekonomiako proiektu berritzaileak garatu dezaten.

IRAKURRI

Gezki
2016-11-29

Euskadiko Lan Sozietateek %2,95ko igoera izan dute enpleguan urteko hirugarren hiruhilabetean

Enplegu eta Gizarte Politiketako Ministerioak publikatutako datuen arabera, Euskadiko Lan Sozietateetan enplegua %2,95ean igo da, eta Espainia mailan, berriz, %1eko jaitsiera izan dute.

IRAKURRI

Gezki
2016-11-29

760.000 euro mailegatu ditu jada Koop57 kooperatibak

Bazkidetza kanpaina hasiko dutela iragarri dute, maileguak eta aurrezkiak orekatu ahal izateko.

IRAKURRI

Gezki
2016-11-29

Oinarrizko Errentaren XVI. Sinposioa egin zen Bilboko EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultatean

Azaroaren 18 eta 19an Oinarrizko Errentaren XVI. Sinposioa egin zen Sarrikon, bertan, leku ezberdinetatik iritsitako hainbat adituk baldintzarik gabeko Oinarrizko Errenta indibidualaren sorrera defendatu zuten.

IRAKURRI

Gezki
2016-11-29

‘Third Sector Impact’ Proiektu Europarraren amaierako konferentzia Bruselasen

Azken hiru urteetan garatutako ‘Third Sector Impact’ ikerketa proiektuaren amaierako konferentzia egin zen Bruselasen. Bertan bildu ziren Europako hamar unibertsitatetako 30 aditu baino gehiago eta Hirugarren Sektoreko hainbat erakunde eta entitate.

IRAKURRI

Gezki
2016-11-29

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren II. kongresua REAS-en eskutik

Pasa den azaroaren 10 eta 12 bitartean “Ekonomia sozial eta solidarioaren hedatzea” lelopean 500 pertsona inguruk parte hartu zuten Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren II kongresuan, Bilbon.

IRAKURRI

Gezki
2016-11-29

Errigora, 2016 kanpainaren balantzea

Auzolanaren indarrez Errigorak 14.000 saski inguru banatu ditu kanpaina berrian, 700 gune baino gehiagoko banaketa sareari esker. Gainera, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari 175.000 euroko ekarpena egin zaio.

IRAKURRI

Gezki
2016-11-29

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

IRAKURRI

Gezki
2016-11-29

Gizarte Ekonomiak Nafarroako BPGaren %11,3 adinako fakturazioa suposatzen du

Gizarte Ekonomiaren pisua Nafarroan indarrez areagotzen jarraitzen du, CEPES Navarrak antolaturiko Gizarte Ekonomiaren eguneko jardunaldian plazaratu ziren datuek dioten bezala. Sektoreko zein erakunde ezberdinetako 150 ordezkari baino gehiago bildu ziren AN Talde kooperatiboak duen egoitzan.

IRAKURRI

Gezki
2016-11-29

Koopera, Bizkaiko bizi kalitatearen hobekuntzagatik “Fundación Vizcaína Aguirre”-ren lehen saria

Aguirre fundazioak pasa den azaroaren 16an bere mendeurrena ospatu zuen, Koopera Bizkaiko erakunde aipagarri aitortuz, Lurralde Historikoko bizi kalitatea hobetzean eginiko lanagatik.

IRAKURRI

Gezki
2016-11-29

Oinarri EBE-k ia 460 milioi euro finantzatu ditu Gizarte Ekonomian

Bere sorreratik 20 urte dira eta Oinarri Elkarrekiko Berme Elkarteak (EBE) ia 6.700 finantza operazio burutu ditu Gizarte Ekonomiako enpresekin. Guztira, ia 460 milioi euro finantzatu dizkie enpresa horiei, emandako berme guztien %48.

IRAKURRI

Gezki
2016-11-29

Elkargi Berria: Gizarte Ekonomiarentzako elkarrekiko bermearen espezifikotasunaren sendotzea ala desegitea?

Azken hilabeteotan Elkargi eta Oinarriren arteko bat egitea arrakastaz burutu da, azkenaren xurgapenarekin. Honela, Euskadi eta espainiar estatuko elkarrekiko berme elkarte (EBE) handiena sortu da, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore honen kontzentrazioa finantza erakunde bakar batean gauzatuz, zeinaren aktibitate nagusia enpresa txiki eta ertainei maileguak lortzeko sarrera erraztea den.

IRAKURRI

Gezki
2016-10-28

SSI Talde kooperatiboaren 30. Urteurrena

Abenduaren 1ean gizarte zerbitzuen alorrean aitzindaria izan den taldeak 30. urteurrena ospatuko du.

IRAKURRI

Gezki
2016-10-28

Europako Instituzioak Gizarte Ekonomiarako Europar Akzio Planaren alde azaldu dira

Europar Parlamentuak antolatutako bileran parte hartu zuten Europar Batzordeko, Ceseko eta Eslovenia, Luxenburgo eta Suediako Gobernuetako goi karguek. Bertan, sektore honetarako beharrezkoa den Akzio Plan baten elaborazioa eskatu diote CEPESek eta SEEk Europar Batzordeari.

IRAKURRI

Gezki
2016-10-28

Uxue Barkos-ek gizarte ekonomia eta solidarioko mugaz gaindiko “ETESS” proiektua ezagutu du

Programaren ordezkariekin izan duen bileran, gizarte ekonomiak kalitatezko enplegua eta tokiko erantzunak sortzeko duen ahalmenaren garrantzia azpimarratu da.

IRAKURRI

Gezki
2016-10-28

2016ko Kooperatiben Goi-Bilera

Urriak 11 eta 13aren bitartean Kooperatibei buruzko goi-bilera egin zen Quebec-en (Kanada). Nazioarteko jardunaldi honetan 100 estatu ezberdinetako 3000 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren, helburu nagusia munduko enpresa kooperatiboetako garapena sustatzea zutelarik.

IRAKURRI

Gezki
2016-10-28

ESSaren II. kongresua: 300 esperientzien bila dabiltza

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren hedapenaren errealitatea ikustarazteko, kongresuaren egoitzan, alternatiba ekonomikoen esparruko gutxienez 300 esperientzien posterrez osotutako makro-collage bat ikusgai jarri nahi dute.

IRAKURRI

Gezki
2016-10-28

Lantegi Batuak eta Osakidetzaren arteko hitzarmena, gaixotasun mentala duten pertsonen laneratzeko trantsizioa errazteko

Pasa den irailaren 20an Lantegi Batuak eta Osakidetzak hitzarmena sinatu zuten, gaixotasun mentala duten pertsonen laneratzea laguntzeko. Akordio honen bidez, modu koordinatuan lan egingo dute Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearekin batera.

IRAKURRI

Gezki
2016-10-28

Ciriec-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen XVI. Kongresua

Urriaren 19tik 21era, Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen XVI. Kongresua egin zen Valentzian, CIRIECeko 30. urteurrenaren baitan. Bertan, gizarte ekonomiako 200 ikertzailek eta zuzendarik parte hartu zuten, eta hauen artean GEZKIko hainbat kide izan ziren.

IRAKURRI

Gezki
2016-10-28

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Masterreko hasiera ekitaldia

Pasa den urriaren 3an Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Masterreko 4. edizioari hasiera eman zitzaion, ASLE-ko Josetxo Hernandezen ikasgaiarekin.

IRAKURRI

aurrekoa   1 2 3 4 5 6 7 8 | 9 | 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24   hurrengoa

AZKEN ALBISTEAK

2017-12-21Gezki

CIRIEC-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko VI Kongresua Manaosen

Pasa den azaroaren 29tik abenduaren 2ra, Manoseko (Brasil) Amazonas Unibertsitate Federalean egin zen Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko Kongresua. Antolatzailea Brasileko CIRIEC izan zen, Nazioarteko CIRIEC-aren eta Espainia eta Portugaleko sekzioen laguntza izan zuena. Kongresua “Gizarte Ekonomia eta Solidarioa, Jasangarritasuna eta Berrikuntza: gizarte arazo zahar eta berriak alderatzen” lemapean ospatu zen.

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Elikadura burujabetzaren bueltako banaketa arloko esperientzien ugaritzea

Leku ezberdinetan azkenaldian sortzen ari diren esperientziek elikadura burujabetza eta tokian tokiko produktu ekologikoen aldeko mugimendua geroz eta gehiago zabaltzen ari dira

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Nazioarteko mintegia, Tokiko Giza Garapena eta emakumeen eskubide ekonomikoak sustatzeko Ekonomia Soziala eta Solidarioko gizarte inkubagailuak: Unibertsitatearen erronkak

Pasa den hilaren 12an, Ekonomia Soziala eta Solidarioaren inguruan diharduten Euskal Herriko, Argentinako eta Ekuadorreko Unibertsitateetako hainbat irakasle eta ikertzaileak, ekimenen promozioan eta sustapenean esperientzia duten eragile sozialak, eta lurralde eta tokiko garapenerako erakundeetako arduradun eta teknikariak bildu zituen Nazioarteko mintegia egin zen Donostian.

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki