Abenduaren 13 eta 14an "Unibertsitatea eta Ekintzailetasun kooperatiboa" kongresua burutuko dugu Donostian. Goizeko 9:30etik 14:30era hitzaldiak, elkarrizketa inspiratzaileak, etab. izango ditugu entzungai. Egitarau osoa ikusgai duzu beheko estekan klik eginez gero.
Kongresua doakoa den arren, izena ematea ezinbestekoa da, plaza mugatuak baitira. Jarraian izen-emate orrira lotura duzu, bertan klik egin eta berau bete eta bidaltzea eskatzen dizugu, izen-ematea amaitutzat emateko.
Ekitaldi irekia egingo dute Azpeitiko Azoka Plazan, 12:00etan hasita, Aurrera begirako egitasmoen berri emateko eta orain arteko ibilbidearen balorazioa egiteko. Azoka Plazako talde eragileko kideek herritar oro gonbidatu dute hitzordura
Hiru urte iraun duen Gazteability proiektuan 30 urte baino gutxiago duten 117 emakumek eta 195 gizonek parte hartu dute. Gainera, 14 emakumek eta 26 gizonek enplegu bat lortu dute Gureak-ek, Katea Legaiak, Lantegi Batuak eta Usoak egindako lanari esker.
Pasa den urtarrilaren 24an, 50 eragile publiko eta pribatu baino gehiagok Elkar-Ekin Gizarteratze Plana sinatu zuten. Helburu nagusia gizarte bazterketa arriskuan edota lan prekarietate edo langabezian dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzea da.