Gezki

IKERKETA TALDEA GIU 17/052

UPV/EHUko Ikerketa taldea

Gizarte Ekonomia eta bere Zuzenbidea”

Horizonte 2020 2014-2020 urteetan eta hiru zutabetan oinarriturik, helburutzat izango du erronka sozial nagusiei aurre egitea, Europan lidergo industriala sustatzea eta bere oinarri zientifikoaren bikaintasuna sendotzea. Aipatutako hiru zutabe, helburu estrategikoak alegia, horien artean Europako hiritarrei eragiten dieten arazo handiak ikertzea da: erronka soziala. Zehazki, bizitza hobea lortzeko funtsezkoak diren sei eremutan zentratuko da arreta: osasuna, elikadura eta nekazaritza, eta baita ere itsasoa, energia, garraioa, klima eta lehengaiak, gizarte inklusiboak eta segurtasuna. 

Ikerketa-Taldearen ikerketa ildo nagusiak erronkaren gizarte inkulsiboak atalarekin dute erlazio gehien, baita gizarte berritzailea atalarekin zerikusirik ere, berrikuntza soziala, enprersarial eta publikoa aintzat hartzen direlako bertan eta taldearen aztergaietako bat berrikuntza soziala den heinean.

Taldea zortzi kidek osatzen dute, guztiak UPV/EHUko irakasle doktoreak, bost ekonomilari eta hiru jurista. Zortzi kideen ikerketa lerro komuna gizarte ekonomia da. Zortziak UPV/EHU barruko GEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) Institutuko kideak dira. Gizarte ekonomiari, GEZKIren baitan egiten duten moduan, aldi berean ekonomia eta zuzenbidearen ertzetatik ekiten dute.

Ikerketa taldea ‘Gizarte Ekonomia eta bere Zuzenbidea’ eratzea posible izan da Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ikertaldeei Laguntzak Emateko Deialdiaren (2017) testuarekin bat eginda taldeari emandako dirulaguntzari esker. Taldearen erregistro kodea GIU 17/052 da.

AZKEN PROIEKTUAK

Demokrazia eta langileen parte hartzea enpresan

Parte hartzea emaitzen banaketan

Azken hamarkada honetan jasandako krisi bortitzak bi ondorio zorrotz utzi dizkigu bai Estatuan eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan eta Gipuzkoan ere. Langabezia tasa oraindik oso altu bat eta lan balditza okerragoak, askotan prekarioak. Bretxa soziala izugarri ireki da Estatuan eta gure artean ere joera desberdintasunaren azkundearena izan da.

Gezki
Demokrazia eta langileen parte hartzea enpresan

La participación de las mujeres en la empresa. Un instrumento de análisis desde la perspectiva de género

El objetivo principal del proyecto es ofrecer un instrumento de análisis de la participación de las mujeres en la toma de decisiones, en los beneficios y en la propiedad. Una herramienta novedosa ya que incorporará una perspectiva de género a la hora de analizar la participación de dicho colectivo en las empresas afincadas en el Territorio Histórico de Gipuzkoa. 

Gezki

AZKEN ALBISTEAK

2018-07-26Gezki

CEPESek Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatutako 74 proiektu onartu ditu, Gizarte Ekonomiako 1.200 enpresa sortuko dituena

CEPESek 9,4 milioi euroko balioa duten 74 proiektu onartu ditu. Publikatutako informazioaren arabera, proiektu hauei esker, Gizarte Ekonomiako 1.200 enpresa eta 5.903 enplegu sortuko dira.

IRAKURRI

2018-07-26Gezki

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

IRAKURRI

2018-07-26Gezki

Bartzelonan egingo da 2020an Ekonomia Eraldatzaileen Munduko lehen Foroa

2020ko udaberrian hartuko du Bartzelonako hiriak Ekonomia Eraldatzaileen Munduko lehen Foroa, Kataluniako Xarxa d´Economia Solidària (XES) erakundeak antolatu duen ekitaldia

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK

RIIPAC

RIIPAC
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki