Gezki

JARDUERA

Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutua, diziplina ezberdinetatik gatozen ikerlariez osatutako UPV/EHUko Unibertsitate Institutua da.

Horretarako, GEZKIren jarduera ardatzak lau esparru nagusitan laburbiltzen dira: ikerkuntza, prestakuntza, hedapena eta interkooperazioa.  

Ikerkuntzaren alorrean, GEZKI Institutuak kanpo finantzazioaren bitartez bideratzen diren ikerketa egitasmoetan parte hartzen du, lidergoa eramanez edo beste erakundeekin lankidetzan. Ikerketa egitasmo horietan GEZKIk bere 5 ikerketa lerro nagusietan jorratzen dituen ikergaiak aztertzen dira: langileen parte hartzea, gizarte berrikuntza, gobernantza eta zuzenbidea, politika publikoak eta nazioarteratzea. 5 lerro nagusi horiez gain, GEZKIk Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiaren (OVES/GEEB) egitasmoa zuzentzen du, zeina Euskadiko Autonomi Erkidegoko gizarte ekonomiaren behaketaz arduratzen baita nagusiki.

Prestakuntzaren alorrean, Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Master ofizialaren arduradun da GEZKI. Master hau UPV/EHUko beste zenbait organorekin lankidetzan antolatu du Institutuak, hain zuzen ere: Hegoa Institutua, Lan-Harremanen Unibertsitate Eskola, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibetsitate Eskola, Ekonomia Aplikatua I Saila, eta Enpresa Zuzenbidea Saila.

Hedapenari dagokionez, GEZKIk urtero antolatzen dituen topaketa, mintegi, jardunaldi, eta Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria (REVES- Revista Vasca de Economía Social) dira hedapen lanabes nagusiak. Aldizkari honetan gizarte ekonomiaren esparruko profesional eta ikerlarien artikulu zientifikoak argitaratzen dira urtero ale bana edo bitan, eta Latindex datu basearen 33 irizpide onartuak ditu dagoeneko.

Interkooperazioaren esparruan, GEZKIk Euskal Herriko zein nazioarteko sare publiko, pribatu zein akademikoetan hartzen du parte. Harreman estua mantentzen du Euskal Herriko gizarte ekonomiako erakundeekin (Konfekoop, Asle, Ehlabe, Gizatea, Reas-Euskadi); baita gure lurraldeko erakunde publiko (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Udalak), eta unibertsitateekin (batez ere, Mondragon Unibertsitateko Lanki eta MIK Institutuekin, Deustuko Unibertsitateko Ikasketa Kooperatiboen Institutuarekin, UPNArekin); eta baita nazioarteko ikerketa sare hainbatekin (Ciriec-International, Enuies, Rulescoop, EMES network, etab.).

AZKEN ALBISTEAK

2018-10-31Gezki

KoopFabrikarako izen ematea zabaldu da

Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da koopFabrika eta aurten, gainera, urteko edozein unetan izena emateko aukera zabaldu dute. Hiru ataletan banatutako ibilbide zurruna izatetik, proiektuei bidelaguntza eskaintzeko eredu malguagora egiten du jauzi honela proiektuak

IRAKURRI

2018-10-31Gezki

Mundu mailako Gizarte Ekonomia Bilbon bildu da

2.000 pertsona inguruk parte hartu zuten pasa diren urriaren 1etik 3ra Bilboko IV Global Social Economy Forumean (GSEF), garapen iraunkor eta barneratzaile baterako gizarte ekonomia, balioak eta tokiko lehiakortasuna sustatuz. Jardunaldian izan ziren nazioarte mailako hainbat erakundeetako ordezkariak, horien artean, ONU, OCDE, Europako Batzordea, OIT, ACI, CEPES, Social Economy Europe, etab

IRAKURRI

2018-10-31Gezki

Hasi da Gizarte Ekonomia eta Solidarioa unibertsitate Masterraren 6. edizioa

Aurtengo ikasturtean 18 pertsona daude matrikulaturik, zeintzuek diziplina anitzeko eta kalitate handiko prestakuntza jaso ahal izango duten, ekonomia sozial eta solidarioaren sektoreak eskatzen dituen prestakuntza-maila eta gaitasun profesionalak eskuratzeko

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK

RIIPAC

RIIPAC
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki