Pasa den maiatzean Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko 6/2016 Legea onartu zen Eusko Legebiltzarrean, gure gizartean funtsezko papera jokatzen duten erakundeentzat aurrerapausu garrantzitsu bat suposatu duena.
Pasa den irailaren 4ean EL PAIS NEGOCIOS egunkarian Gizarte Ekonomiari buruzko erreportajea publikatu zuten, bertan, krisi garaian entitateek izan duten erresistentzia azpimarratzen da.
Irailaren 23an, Lanki Institutuak koordinatutako “Kooperarock” programaren barnean, EHUko Ibaetako kanpusean kooperatibagintzari buruzko hausnarketa jardunadia egin zen. Bertan, EHUko lehen urteko Ekonomia ikasleak eta MIK, IEC eta GEZKIko kideek parte hartu zuten.
Oinarrik eta Elkargik bat eginda Estatuko lehen EBEa (elkarrekiko berme-elkartea) sortuko dute, 1.100 milioi eurotik gorako arrisku biziarekin eta 15.000 enpresako sozietate-oinarriarekin Oinarri SGRk ere ontzat eman du Elkargi SGR-rekin bat egiteko prozesua.
Bilbo izango da Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako 2018ko Foroaren IV. edizioaren egoitza eta arduradun publikoak eta gizarte eragileak elkartuko ditu Europan lehen aldiz.
Akordioa egin dute kooperatibak eta Karrantza Harana ENSk, 30 abeltzaineko elkarteak. Akordio horrek egonkortasuna ekarriko du esne sektorera, eta ekoizpen ehun askotarikoagoa eta iraunkorragoa sustatuko du. Akordio hori bat dator Eroskik eta Eusko Jaurlaritzak EAEko nekazaritzako elikagaien garapenerako 2013an sinatu zuten hitzarmenarekin.
Fiare Banka Etikoak 2016ko ekaineko datarekin urteko lehen sei hilekoaren itxiera plazaratu du, ia 4 milioi eta erdiko irabaziak aurkeztuz.
Nafarroako Goizueta herrian irabazi asmorik gabeko kooperatiba izango den gasolindegia jarriko dute.
Eroski eta Gureak-ek, “Gizarte Ekonomiako” bi enpresek, pasa den irailaren 9an ireki dute Gasteizen soilik desgaitasuna duten langileez osaturiko bigarren supermerkatua.
Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II. Kongresuaren izen emate epea jada ireki egin da. Dakizuenez, Kongresua, Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko da azaroaren 10etik 12ra, "Ekonomia Sozial eta Solidarioaren hedatzea. Ekonomia eraldatzeko garaia da!" lelopean
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Filialaren bitartez, AEBetako hego-ekialdeko kostan duen presentzia handitzeko eta sendotzeko asmoa du Ulma Constructionek.
2016ko lehen seihilekoaren itxieran, aurreko urtearekin alderatuz, kooperatiba eta lan sozietateek ematen duten enplegua %6,5ean hazi da.
Urtearen lehen seihilekoan Laboral Kutxak 67,7 milioi eurotako irabazi garbiak izan ditu. Honela, %1,1ean areagotu du zerga ondorengo emaitza kontsolidatua, aurreko urtean epe berdinean lortu zuenarekin alderatuz.
Kooperarock, Donostia 2016k, Mondragon Unibertsitateak, LANKI Ikertegiak eta Teatro Paraisok elkarlanean garatu duten proiektua da.
MONDRAGONek etapa berri bati ekin dio, negozio lehiakor eta iraunkorrei erreparatzen dien bide orri berri batekin.“Etorkizuneko MONDRAGON” eta “2017/2020 politika sozioenpresariala” izeneko ponentziak onartu ditu Kongresuak.
Uztailaren 2an Kooperatiben Nazioarteko Eguna ospatu zen “Kooperatibak: etorkizun jasangarri baten alde lan egiteko ahalmena” goiburuarekin.
Gaur egun, urritasunen bat duten 7.118 lagunek egiten dute lan EHLABE elkartearekin bat egiten duten enpresa edo proiektuetan. Beste 117, berriz, enpresa arruntetan ari dira lanean.
Gureak VIII. Integra saria jaso du BBVAren eskutik.
Kooperazioaren artea azpitituluarekin, kooperatibismoaren eta bere baloreen inguruan hausnartzea da Kooperarock proiektuaren helburua.
Gobernu Kontseiluak gizarte-ekimeneko Enplegu Zentro Berezietara eta laneratze-enpresetara bideratutako kontratuen erreserba-ehuneko bat finkatzea onartu zuen pasa den martxoaren 13an. Erabaki horren bidez, Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du egoerarik txarrenean daudenen gizarteratzea bultzatzeko kontratazio publikoan klausula sozialak txertatzeko prozesuan.
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Zarautzen lana ematen die desgaitasuna duten eta gizarte bazterkeriako arriskuan dauden 50 pertsonari