ALBISTEAK

Orria 4 / 26
Gezki
2017-10-31

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

IRAKURRI

Gezki
2017-10-30

CIRIEC-en IX. Iberiar Solasaldia eta REJIES sarearen IV. Topaketa egin dira

REJIES (Gizarte Ekonomian ikertzaile gazteen sarea) sareak bere IV. Topaketa egin zuen Santiago de Compostelan pasa diren urriaren 3 eta 4ean eta ondorengo bi egunetan CIRIEC eta Santiago de Compostelako Unibertsitateak antolaturiko IX. Iberiar Solasaldia antolatu zuten, Galiziako Xuntaren laguntzarekin

IRAKURRI

Gezki
2017-10-30

EHLABEren 30. urteurrenari amaiera emateko ekitaldia egin da

Ekitaldia pasa den urriaren 18an egin zen Bilboko Itsas Museoan eta EHLABE (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea) osatzen duten erakunde ezberdinak, sektoreko agenteak eta herri administrazioetako zein legebiltzarreko ordezkariak bertaratu ziren. Ibilbide luze eta oparoaren errepasoa egiteaz gain, kolektiboaren etorkizuneko erronken inguruan ere jardun zuten

IRAKURRI

Gezki
2017-10-30

Ekonomia Solidarioaren V. azoka

Datorren azaroaren 18an (larunbata) ospatuko da Errenterian, “Ekonomia bizitzaren zerbitzura – Cooperar para transformar-nos” lelopean, bizitzaren zerbitzura dagoen ekonomia eraldatzaile bat aldarrikatzeko asmoz

IRAKURRI

Gezki
2017-10-30

Kooperatibagintza eta euskal alderdi politikoak protagonistak Forokoopen XI Jardunaldian

Jardunaldia Bilbon egin zen urriaren 18an eta euskal kooperatiba mugimenduko zein administrazio publikoetako ordezkari ezberdinak bertaratu ziren. Bertan, Eusko Legebiltzarreko indar politiko guztiek Euskal Kooperatiben Mugimenduarentzako (EKM) paper kuantitatibo eta kualitatibo garrantzitsuago bat eskatu zuten

IRAKURRI

Gezki
2017-10-30

Eusko Jaurlaritzak Gureak gizarte intereseko izendatu du

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Sailak gizarte intereseko izendatu du Gureak, desgaitasunen bat duten pertsonen laneratze-gizarteratze prozesua helburu duen Sozietate Anonimo formako erakundeari aitorpena eginez

IRAKURRI

Gezki
2017-10-30

Kooperatiben bilakaera positiboa eta lan sozietateek ez hain ona izaten jarraitzen dute 2017ko hirugarren hiruhilekoan

Hori ondorioztatzen da espainiar estatuko Lan eta Gizarte Segurantzaren ministeritzak eguneraturiko datuetatik. 2016 urte amaiera eta 2017ko irailaren 30 bitarte, kooperatiba sozietate eta langile kopuruak gora egin du. Lan sozietateetan metatzen diren lanpostu kopuruak ere gora egin du, nahiz eta sozietate kopuruak behera egiten jarraitzen duen

IRAKURRI

Gezki
2017-10-30

Argitaratuta Europar Batasuneko Gizarte Ekonomiaren bilakaera aztertzen duen txostena

Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak (EESC) urrian argitaratu du “Europar Batasuneko Gizarte Ekonomiaren bilakaera” aztertzen duen txostena, CIRIEC-eko Rafael Chavesek eta Jose Luis Monzonek zuzendu dutena. Lan honetan, 2007an eta 2012an egindako txostenen datuak eguneratzeaz gain, hainbat berritasun sartu dira, hala nola, gizarte ekintzailetza, ekonomia zirkularra edota parte-hartze ekonomia

IRAKURRI

Gezki
2017-09-29

“ASLE eta Euskal Lan Sozietateak (1982-2016)” liburuaren aurkezpena

Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak (ASLE) atzo, irailaren 28an, Bilbon Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Sozietateen eta ASLE beraren historia jasotzen duen liburua aurkeztu zuen

IRAKURRI

Gezki
2017-09-29

XI Rulescoop Kongresua

Pasa den irailaren 6, 7 eta 8an Costa Ricako Unibertsitatean Gizarte Ekonomia eta Solidarioko XI Rulescoop Kongresua egin zen, bertan Latinoamerikako eta Europako 23 unibertsitatetatik iritsitako ikertzaile eta adituak eta gobernuetako kideak parte hartu zuten.

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Gipuzkoako Enplegu Zentro Berezien inguruko artikulua Argia aldizkarian

Argia aldizkariak Gipuzkoan aritzen diren Katea Legaia eta Gureak taldearen inguruko artikulua argitaratu du bere astekarian, Enplegu Zentro Berezien inguruko errealitatean murgilduz

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

ELKARGI eta EKGK, Elkarlan eta Erkideren arteko lankidetza akordioa

Gizarte ekonomiako enpresek euren proiektu kooperatiboak martxan jartzeko behar duten finantzaketarako sarrera errazten duen lankidetza akordioa sinatu du Elkargik ELKARLAN (Kooperatibak sustatzeko elkartea), ERKIDE (Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioa) eta EKGKren (Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua) artean

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Santiago de Compostelan urriaren 3 eta 4ean egino den Gizarte Ekonomiako Gazte Ikerlarien IV Topaketara gonbidapena REJIES-en eskutik

Gizarte Ekonomiako Gazte Ikerlarien Sareak (REJIES gazteleraz), bere IV topaketaren berri eman du, zeina Santiago de Compostelan eramango den aurrera, urriaren 3 eta 4ean, CIRIEC-ek antolaturiko Kooperatibagintza eta Gizarte Ekonomiaren IX. Nazioarteko Iberiar Solasaldiaren bezperan

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Kooperatibagintza eta Gizarte Ekonomiaren IX. Nazioarteko Iberiar Solasaldia

Datozen urriaren 5 eta 6an, Santiago de Compostelan, CIRIEC-ek antolaturiko Kooperatibagintza eta Gizarte Ekonomiaren IX. Nazioarteko Iberiar Solasaldia izango da, “Gizarte Ekonomia eta globalizazioa: erronka berriak, aukera berriak” lelopean. CIRIEC España eta Portugalek, CECOOP Santiago de Compostelako Unibertsitateko ikasketa kooperatiboko zentroak antolatu dute, Galiziako Xuntaren laguntzarekin

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Munduko enpleguaren %10 kooperatiba sozietateek metatzen dute, CICOPA-ren azken txostenaren arabera

Oraingoz ingelesez soilik argitaratu duten “Cooperatives and Employment” mundu mailako bigarren txostenean, 156 herrialdeetako datuak bildu dira eta, Nazioarteko Industria, Artisau eta Zerbitzu Kooperatiben Elkartearen (CICOPA) arabera, kooperatibek 279,4 milioi langile dituzte mundu osoan

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Gizarte Ekonomia sustatzeko 4 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak eta beste 50 Laboral Kutxak, Europako Inbertsio Funtsaren laguntzarekin

María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak gaur iragarri du Euskadin Gizarte Ekonomia sustatzeko laguntzen bidez 200 enpresa-proiektu baino gehiago ezartzen eta 800 enplegu berri sortzen lagunduko dela. Bestalde, Laboral Kutxaren EaSI lerro berriaren bidez, zeina bolumen handienekoa den Europa mailan, mailegu eta kreditu kontuak eskuratzea erraztuko da, gizarte inpaktu positiboa duten enpresen proiektuentzat

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Lantegi Batuak fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak urritasuna duten ikasleentzako beka berri batzuk sustatu dituzte

Lantegi Batuak Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak urritasuna duten unibertsitate horretako ikasleei zuzendutako lehenengo beka deialdia sustatu dute. Tituludun berriei, graduondo edo masterren bat egiten ari direnei edo 2016-2017 ikasturtean bukatu dutenei zuzenduta daude

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

REAS, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluan: gero eta interlokuzio eta presentzia handiagoa gizartean

REAS Euskadi Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluan parte hartzeko hautatu duten erakundeetako bat da. Aipatutako Kontseiluan, Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen barruan ez dauden baina garapenerako lankidetzan aritzen diren gizarte-eragileen ordezkaritza osatuko du.

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Fiare Banka Etikoak handitzen jarraitzen du

Banku Etikoaren Administrazio Kontseiluak 2017ko lehenengo seihilabetekoaren datuak onartu ditu. Hauen arabera, Europako finantza etiko eta kooperatiboen erreferente den Banka Etikoak  handitzen jarraitzen du.

IRAKURRI

aurrekoa   1 2 3 | 4 | 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26   hurrengoa

AZKEN ALBISTEAK

2018-03-28Gezki

Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du egoerarik txarrenean daudenen gizarteratzea bultzatzeko kontratazio publikoan klausula sozialak txertatzeko prozesuan

Gobernu Kontseiluak gizarte-ekimeneko Enplegu Zentro Berezietara eta laneratze-enpresetara bideratutako kontratuen erreserba-ehuneko bat finkatzea onartu zuen pasa den martxoaren 13an. Erabaki horren bidez, Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du egoerarik txarrenean daudenen gizarteratzea bultzatzeko kontratazio publikoan klausula sozialak txertatzeko prozesuan. 

IRAKURRI

2018-03-28Gezki

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

IRAKURRI

2018-03-28Gezki

Zarautzen inauguratu dute KL Katealegaiako tailer berria

Zarautzen lana ematen die desgaitasuna duten eta gizarte bazterkeriako arriskuan dauden 50 pertsonari

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki