ALBISTEAK

Orria 5 / 26
Gezki
2017-09-28

Lankidetza Arloko bitartekarien prestakuntza ikastaroa

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak aurten ere martxan jarri du Bitartekaritza ikastaroa, Gizagune Fundazioarekin lankidetzan.

IRAKURRI

Gezki
2017-09-28

Deustuko IECren Kongresua: Kudeaketa demokratikoa eta kooperatibak

Pasa diren irailaren 25 eta 26an Bilboko Deustuko Unibertsitatean IECren Kongresuaren edizio berri bat ospatu zen, “Kudeaketa demokratikoa eta horren aplikazio praktikoa enpresa eragingarria” izenpean.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Ipar Euskal Herriko gizarte ekonomiaz

Gizarte ekonomiak Frantzian arrakesta berri zerbeit hartu du azken urte hauetan. Aintzineko gobernuak 2014ko uztailean gizarte ekonomiari buruzko lege bat pasarazi zuen, Espainian, Portugalen eta bertze europar herrialdek ireki xendra segituz. Alternatiba ekonomikoak gero eta gehiago aipu dira, eta lurralde mailan, garapena-ren orde gero eta gehiago transizioa da aipatzen, zointan nahasten diren kezka ekonomiko, sozial, eta ekologikoak

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Mondragonen 2017ko Kongresua

Uztailaren 5ean MONDRAGON Korporazioaren 2017ko Kongresua egin zen Donostian. Bertan, Korporazioko lehendakari den Iñigo Ucinek kooperatibak zoriondu zituen izan duten bilkaera onagatik, eta esan zuen aurrera doazela “Etorkizuneko MONDRAGON” ponentzian ezarritako politiketan.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Kreditu kooperatiben erregimen juridiko berria onartu du Espainiako Gobernuak

Ekainaren 23an Ministro-kontseiluak kreditu kooperatiben erregimen juridikoa erreformatzea helburu duten neurrien errege dekretua onartu zuen.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

CESE-k Gizarte Ekonomiaren Kanpo Dimentsiari buruzko Irizpena onartu du

Pasa den uztailaren 5ean, “Gizarte Ekonomiaren Kanpo Dimentsioa” Txostena onartu zuen CESE-k osoko bilkuran. Txostengilea Miguel Ángel Cabra de Luna izan zen, CEPES-en ordezkaritzan, eta testuaren elaboraziorako José Luis Monzonzen, CIRIEC-eko zuzendaria, parte hartzea izan duena.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Europar Parlamentuak giarte ekonomiako politika fiskalen eraginari buruzko Audientzia Publikoa egin du

Pasa den ekainaren 27an Europar Parlamentuko Gizarte Ekonomiako Taldeak gizarte ekonomiako politika fiskalen eraginari buruzko audientzia publikoa ospatu zuen Bruselan.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

CIRIEC-ek `economiasostenible.org´ Web orrialdea aurkeztu du

CIRIEC-ek Web orri berria estreinatu du, Gizarte Erantzukina, Gizarte Ekintzailetza eta Guztien ongizatearen Ekonomiari buruzkoa. Atari berri honen helburua sistema ekonomikoaren aldaketari buruzko munduko eztabaidan parte hartzea da, pertsonen duintasuna, komunitateen errespetua eta inguruaren babesa kontutan hartzen duen ekonomia baten alde eginez.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Kepa Olivares, Asleko lehendakari berria

Kepa Olivares  Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteko lehendakari aukeratu dute, maiatzean ospatutako biltzar orokorraren ondoren Zuzendaritza Batzordeak egindako lehen bileran erabaki zena.

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Vía Campesina-ren VII Nazioarteko Konferentzia burutu da Derion

“Gure herriak elikatzen ditugu eta mugimendua eraikitzen dugu mundua aldatzeko” lelopean, uztailaren 16 eta 24 bitartean mundu osoko 450tik gora nekazarien ordezkari bildu ziren. Konferentziok 4 urtean behin egiten dira, zehar leku ezberdinean bakoitzero eta mundu guztiko milioika nekazari, laborari txiki eta ertain, lurrik gabeak, gazteak, emakume nekazariak, indigenak eta migratzaileak biltzen dituen mugimendua da

IRAKURRI

Gezki
2017-07-28

Gizarte Ekonomiari buruz ekainak 28an eginiko jardunaldiaren balorazioaren aurkezpena

“GIZARTE EKONOMIAREN EGOERA EUROESKUALDEAN: mugaz gaindiko begirada” jardunaldiaren balorazioak biltzen dituen aldizkaria atera berri du GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak

IRAKURRI

Gezki
2017-07-27

Goiener eta Grupo SSI kooperatibak Europa mailako gizarte berrikuntzaren inguruko mapeoan barneratuak

“SI Drive” proiektuak, Europako Batzordeak finantzatutako ekimenaren baitan, ikerketa-lan zabala egin du, non parte hartu baitute Europako 11 estatutako eta kontinente guztietako beste 11 herrialdetako 14 bazkidek, 1.000 ekimen baino gehiago aztertu dituelarik

IRAKURRI

Gezki
2017-07-27

LagunAro, EPSVk dotoreziaz ospatzen ditu urrezko ezteiak

Lagun Aro, EPSVk 28.000 mutualistari eta 13.000 pentsioduni ematen die estaldura, eta aurten urrezko ezteiak ospatzen ditu. Aukera hori aprobetxatuta dotoreziaz jantzi da erakundea eta horren adibide ederra erakutsi zuen pasa den ostiralean, uztailaren 7an Arrasaten egin zuen ekitaldian

IRAKURRI

Gezki
2017-07-27

Kooperatibetan parte hartzearen gakoak, Mondragon Unibertsitatean eztabaidagai

LANKI-k (Mondragon Unibertsitateko Kooperatibagintzaren Ikertegia) antolaturiko jardunaldian, Johnston Birchall Eskoziako Stirling Unibertsitateko ikertzaileak eta Cliff Mills Manchesterreko Anthony Collins Solicitors-eko kideak parte hartu zuten

IRAKURRI

Gezki
2017-07-27

Bilboko udalak eta SSI kooperatibak hirugarren adinekoei zerbitzuak emateari lotutako 5 enpresa-proiektu sustatuko dituzte

Guztira, adinekoei arreta eskaintzearekin zerikusia duten bost enpresa-proiektu berrik izango dute sortzeko eta kudeatzeko laguntza-programa bat. Hain zuzen ere, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, eta Servicios Sociales Integrados (SSI) kooperatibak sinatutako lankidetza-hitzarmen bati esker egin dezakete hori

IRAKURRI

Gezki
2017-06-30

BBK SESTAO ELEKTRONIKA, lanbide heziketa egokituaren arloko erreferentea, Lantegi Batuak-en proiektu berria

Lantegi Batuak-en Sestaoko zentro berriak ehun lanpostutik gora sortuko ditu Ezkerraldean, urritasuna duten pertsonentzat. BBK-k, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 900.000 euroko ekarpena egingo dute proiektu berrirako, zeina 2018ko lehen hiruhilekoan martxan egongo dela aurreikusi den.

IRAKURRI

Gezki
2017-06-30

EHLABEren 30 urte

2017 hau ospakizun urtea dugu, EHLABE elkartearen ibilbidearen hasieratik 30 urte pasa baitira. Hiru hamarkada, zeintzuetan desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko buru belarri lankidetza estuan lan egin dugun eragile ezberdinekin (hirugarren sektorekoak, desgaitasunekoak, gizarte ekonomiakoak, Administrazio Publikoak…)

IRAKURRI

Gezki
2017-06-30

Laboral Kutxa eta Fiare Banca Etica-ren arteko lankidetza akordioa

Bi erakundeek partekatzen dituzten baloreetan oinarriturik akordio marko bat sinatu dute lankidetza ildoak zehazteko

IRAKURRI

Gezki
2017-06-30

Oinarrizko errentaren inguruko workshop-a egin da Bartzelonan, euskal zein nazioarteko ordezkariekin

Maiatzaren 25 eta 26an Bartzelonan nazioarteko workshop bat burutu zen, oinarrizko errentaren inguruan, IBEI (Institut Barcelona d’estudis Internacionals) institutuak antolatua. Nazioarteko ordezkarien presentzia nabaria egon zen, baita Euskadiko oinarrizko errentaren elkartekoak ere

IRAKURRI

aurrekoa   1 2 3 4 | 5 | 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26   hurrengoa

AZKEN ALBISTEAK

2018-03-28Gezki

Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du egoerarik txarrenean daudenen gizarteratzea bultzatzeko kontratazio publikoan klausula sozialak txertatzeko prozesuan

Gobernu Kontseiluak gizarte-ekimeneko Enplegu Zentro Berezietara eta laneratze-enpresetara bideratutako kontratuen erreserba-ehuneko bat finkatzea onartu zuen pasa den martxoaren 13an. Erabaki horren bidez, Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du egoerarik txarrenean daudenen gizarteratzea bultzatzeko kontratazio publikoan klausula sozialak txertatzeko prozesuan. 

IRAKURRI

2018-03-28Gezki

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

IRAKURRI

2018-03-28Gezki

Zarautzen inauguratu dute KL Katealegaiako tailer berria

Zarautzen lana ematen die desgaitasuna duten eta gizarte bazterkeriako arriskuan dauden 50 pertsonari

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki