Zuzenbidean doktorea. Euskal Herriko Unibertsitatean Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslea eta GEZKI-ko, Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuko, kidea. Bere ikerketa-lerro nagusia klausula sozialak kontratazio publikoan dira, bereziki gutxieneko soldata jasotzen duten klausulak. Gai honen inguruko ponentzia eta argitalpen ezberdinen egilea. Bestelako ikerketa-lerro batzuk: gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen laneratzea bultzatzeko klausula sozialak; langileen nazioarteko desplazamendua eta lan zuzenbidea eta garraioaren zuzenbidea.