Gezki
Demokrazia eta langileen parte hartzea enpresan

Langileek enpresen kapitalean parte hartzea

Orain aurkezten den proiektu hau aurreko urteetan GEZKIn pertsonek enpresen kudeaketan, emaitzetan eta kapitalean duten parte hartzeari buruz garatu diren bi proiekturen jarraipena da. Lehenegoak parte hartzea orokorrean landu zuen, bigarrenak langileen parte hartzea enpresen emaitzetan garatuz. Egungo lanak kapitalean parte hartzeko programa baten ezarpen praktikorako gida bat proposatzen du. Kapitalaren (zentzu hertsian edo zabalean) titulartasuna langileekin partekatzen duten orotatiko enpresetan gertatzen den parte hartzea hartu da oinarri azterketa honetan, enpresen forma juridikoa edozein izanik ere. Kasu hauetan langileek ez dute enpresa sortzen, eta ez dute enpresaren kontrola (kooperatibetan edo lan sozietateetan gertatzen den moduan), baina lan egiten duten enpresaren jabetza partekatzen dute eta, jabetzarekin batera, emaitzak eta kudeaketa. Erakunde publiko ezberdinek bultzatutako eredua da, onuragarria inplikatuta dauden alde guztientzat, enpresari eta langile, baita partaidetzako enpresak kokatzen diren lurraldearentzat ere.

DESKARGAK
La Participación de las personas trabajadoras en el capital de las empresasLangileek enpresen kapitalean parte hartzea
PERIODO DE VIGENCIA
2019
IKERTZAILE NAGUSIA

Rosa Otxoa-Errarte Goikoetxea

IKERKETA TALDEAREN KIDEA(k)
Miren Igone Altzelai Uliondo; Aitor Bengoetxea Alkorta; Aitziber Etxezarreta Etxarri; Aratz Soto Gorrotxategi; Sylvia Gay Herrero; Estela Brion Berdote

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki