Lan honen bidez, Gizarte Ekonomia sustatzeko politika publikoek maila lokalean eragiteko dituzten aukerak aztertu nahi dira. Zehatzago esanda, azken helburua da datu-base sistematizatu bat sortzea, Tokiko Garapen Agentzien ekintza tokiko garapenean gizarte ekonomia sustatzeko formuletara bideratzen laguntzeko.
Horrela,Tokiko Garapen Agentzietatik Gizarte Ekonomiako esperientziak sustatzeko identifikatu diren Praktika Onen azterketari esker, orientazio-gida bat eskaini nahi da, gainerako Tokiko Garapen Agentziek, adierazitako esperientzien eskalagarritasuna eta errepikagarritasuna ahalbidetzeko.