Gezki

HELBURUAK

Helburu nagusia: Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboa landu, sustatu eta hedatzea. Gaiari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea, eta baita Unibertsitate arloan eta gizartean oro har gai honekiko ezagutza eta interesa piztea.

Baliabideak:

  1. Gradu, Graduondoko, eta Ikastaro espezializatuen bidez UPV/EHUko ikasleen heziketa zientifikoan parte hartzea.
  2. UPV/EHUko Sail ezberdinetan bere gaiekin erlazionaturik ekintzak antolatzen direnean parte hartzea.
  3. Gai hauen inguruko ezagupena zabaldu eta garatzeko helburua duten bilkura zientifiko, ikastaro, jardunaldi eta hitzaldiak antolatzea.
  4. Beste Institutu eta Unibertsitateetako irakasle, ikertzaile eta ikasleekin hartu emanak erraztea, kanpaina bateratu eta komuneko proiektutan parte hartuz.
  5. Erakunde publiko nahiz pribatuekin elkarlanean aritzea, ebazpen, txosten eta izaera orokorreko aholkularitza lanak eginaz. 
  6. Gure eginkizunen arloan sortzen diren berrikuntzetara iritsi ahal izateko bidea, arlo honetan mugitzen diren langileei erraztea.
  7. Gure ikerketa eta irakaskuntza gizartean zabaltzeko ahaleginak egin, Euskal Herriko nahiz kanpoko pertsona interesatuei bere ateak irekiz.

Helburu hauek pixkanaka ari dira betetzen, Institutuko kide direnei eta eginiko eskaintzetan parte hartzeko borondatea duten guztiei hainbat zerbitzu emateko helburuarekin, GEZKIk garatzen dituen hainbat eta hainbat ekintzen bidez hain zuzen. Barne ikuspuntu batetik, GEZKIk Kooperatibismo eta Gizarte Ekonomian espezializatutako liburutegiko dokumentuak jartzen ditu Institutuko kide direnen eskura. Era berean, aholkularitza eta informazioa eskaintzen ditu GEZKIk, ikerketa lanak, proiektu akademikoak, nazioarteko harremanak, erakunde publiko eta pribatuekin nahiz ikertzaileekin kontaktuak errazteko.

AZKEN ALBISTEAK

2017-12-21Gezki

CIRIEC-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko VI Kongresua Manaosen

Pasa den azaroaren 29tik abenduaren 2ra, Manoseko (Brasil) Amazonas Unibertsitate Federalean egin zen Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Munduko Kongresua. Antolatzailea Brasileko CIRIEC izan zen, Nazioarteko CIRIEC-aren eta Espainia eta Portugaleko sekzioen laguntza izan zuena. Kongresua “Gizarte Ekonomia eta Solidarioa, Jasangarritasuna eta Berrikuntza: gizarte arazo zahar eta berriak alderatzen” lemapean ospatu zen.

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Elikadura burujabetzaren bueltako banaketa arloko esperientzien ugaritzea

Leku ezberdinetan azkenaldian sortzen ari diren esperientziek elikadura burujabetza eta tokian tokiko produktu ekologikoen aldeko mugimendua geroz eta gehiago zabaltzen ari dira

IRAKURRI

2017-12-21Gezki

Nazioarteko mintegia, Tokiko Giza Garapena eta emakumeen eskubide ekonomikoak sustatzeko Ekonomia Soziala eta Solidarioko gizarte inkubagailuak: Unibertsitatearen erronkak

Pasa den hilaren 12an, Ekonomia Soziala eta Solidarioaren inguruan diharduten Euskal Herriko, Argentinako eta Ekuadorreko Unibertsitateetako hainbat irakasle eta ikertzaileak, ekimenen promozioan eta sustapenean esperientzia duten eragile sozialak, eta lurralde eta tokiko garapenerako erakundeetako arduradun eta teknikariak bildu zituen Nazioarteko mintegia egin zen Donostian.

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki