Gezki

MASTERRA

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterra GEZKIk arduradun gisa kudeatzen duen gradu ondoko ikasketa programa da. UPV/EHUko Master ofiziala da. Masterraren sustapena UPV/EHUko honako beste organoen lankidetzan burutu zen: Hegoa Institutua, Lan Harremanen Unibertsitate Eskola, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Ekonomia Aplikatua I Saila, eta Enpresa Zuzenbidea Saila.

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren alorrean kokatzen diren ekimenek heziketa akademiko eta zientifiko sendoa duten profesionalen beharra dute. Kooperatiba, lan-sozietate, enpleguko zentro berezi zein gizarteratze enpresetan lan egiteko beharrezkoak diren ezagutza teoriko nahiz profesionalak uztartzen dira master honen irakaskuntza eskaintzan.

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterrak prestakuntza teorikoa eta profesionala uztartzen ditu, eta gai honen inguruan Espainiako Unibertsitate Sisteman eskaintzen den master ofizial bakarra da. Masterra gainditzen duen ikasleak eskuraturiko tituluak Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 07/02/2015)

Irakaskuntza eskaintza eta matrikulazioari buruzko informazio gehiago:

http://www.ehu.eus/eu/web/economiasocialysolidaria/aurkezpena

BIDEOA

ARGAZKIAK

AZKEN ALBISTEAK

2018-10-31Gezki

KoopFabrikarako izen ematea zabaldu da

Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da koopFabrika eta aurten, gainera, urteko edozein unetan izena emateko aukera zabaldu dute. Hiru ataletan banatutako ibilbide zurruna izatetik, proiektuei bidelaguntza eskaintzeko eredu malguagora egiten du jauzi honela proiektuak

IRAKURRI

2018-10-31Gezki

Mundu mailako Gizarte Ekonomia Bilbon bildu da

2.000 pertsona inguruk parte hartu zuten pasa diren urriaren 1etik 3ra Bilboko IV Global Social Economy Forumean (GSEF), garapen iraunkor eta barneratzaile baterako gizarte ekonomia, balioak eta tokiko lehiakortasuna sustatuz. Jardunaldian izan ziren nazioarte mailako hainbat erakundeetako ordezkariak, horien artean, ONU, OCDE, Europako Batzordea, OIT, ACI, CEPES, Social Economy Europe, etab

IRAKURRI

2018-10-31Gezki

Hasi da Gizarte Ekonomia eta Solidarioa unibertsitate Masterraren 6. edizioa

Aurtengo ikasturtean 18 pertsona daude matrikulaturik, zeintzuek diziplina anitzeko eta kalitate handiko prestakuntza jaso ahal izango duten, ekonomia sozial eta solidarioaren sektoreak eskatzen dituen prestakuntza-maila eta gaitasun profesionalak eskuratzeko

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK

RIIPAC

RIIPAC
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki