Gezki

RESEARCH GROUP GIU 17/052

UPV/EHUko Ikerketa taldea

Gizarte Ekonomia eta bere Zuzenbidea”

Horizonte 2020 2014-2020 urteetan eta hiru zutabetan oinarriturik, helburutzat izango du erronka sozial nagusiei aurre egitea, Europan lidergo industriala sustatzea eta bere oinarri zientifikoaren bikaintasuna sendotzea. Aipatutako hiru zutabe, helburu estrategikoak alegia, horien artean Europako hiritarrei eragiten dieten arazo handiak ikertzea da: erronka soziala. Zehazki, bizitza hobea lortzeko funtsezkoak diren sei eremutan zentratuko da arreta: osasuna, elikadura eta nekazaritza, eta baita ere itsasoa, energia, garraioa, klima eta lehengaiak, gizarte inklusiboak eta segurtasuna. 

Ikerketa-Taldearen ikerketa ildo nagusiak erronkaren gizarte inkulsiboak atalarekin dute erlazio gehien, baita gizarte berritzailea atalarekin zerikusirik ere, berrikuntza soziala, enprersarial eta publikoa aintzat hartzen direlako bertan eta taldearen aztergaietako bat berrikuntza soziala den heinean.

Taldea zortzi kidek osatzen dute, guztiak UPV/EHUko irakasle doktoreak, bost ekonomilari eta hiru jurista. Zortzi kideen ikerketa lerro komuna gizarte ekonomia da. Zortziak UPV/EHU barruko GEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) Institutuko kideak dira. Gizarte ekonomiari, GEZKIren baitan egiten duten moduan, aldi berean ekonomia eta zuzenbidearen ertzetatik ekiten dute.

Ikerketa taldea ‘Gizarte Ekonomia eta bere Zuzenbidea’ eratzea posible izan da Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ikertaldeei Laguntzak Emateko Deialdiaren (2017) testuarekin bat eginda taldeari emandako dirulaguntzari esker. Taldearen erregistro kodea GIU 17/052 da.

LATEST PROYECTS

Governance and law of social economy organisations

Cooperativas de Enseñanza: un modelo singular basado en el compromiso de la comunidad educativa

2018-2019

El informe tiene como objetivo destacar las características específicas de las cooperativas de enseñanza que actúan en el ámbito de la Comunidad Autónoma Vasca, y se encuentran asociadas a Erkide-Irakaskuntza.

Gezki

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki