Gezki

IKERKETA TALDEA IT1711-22

"Gizarte Ekonomia eta bere Zuzenbidea”Ikerketa Taldea, IT1711-22, Eusko Jaurlaritza (2022-25)

 

KIDEAK: Aitziber Etxezarreta Etxarri / Angel Elías Ortega / Artitzar Erauskin Tolosa / Maria Jesus Luengo Valderrey / Anjel Errasti Amozarrain / Enekoitz Etxezarreta Etxarri / Jon Morandeira Arca / Julen Izagirre Olaizola / Aratz Soto Gorrotxategi / Eusebio Lasa Altuna / Jon Las Heras Cuenca

Taldearen izenak dioen moduan, hamaika kideon ikerketa lerro komuna gizarte ekonomia eta bere zuzenbidea da. Gure ikerketa lerroak GEZKIk jorratzen dituenak dira (www.gezki.eus): Demokrazia eta langileen parte hartzea enpresan; Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala; Gizarte ekonomiako erakundeen gobernantza eta zuzenbidea; Gizarte ekonomiaren sustapenerako politika publikoak; Globalizazioa eta kooperatiben nazioarteratzea; eta Hiri garapen jasangarria eta ekonomia soziala.

Gainera, deialdi honetan gure taldea zabaldu nahi dugu, gaur egun elkarlanean aritzen garen beste bost lankide aintzat hartzeko. Lau hauekin esparrua zabaldu nahi dugu, Xabier Itçaina Bordeleko Unibertsitatean baitago, Ignacio Bretos Zaragozako Unibertsitatean, Orestes Rodríguez Kubako Pinar del Rioko Unibertsitatean (zuzenbide kooperatiboan aditua), Unai del Burgo Udako Euskal Unibertsitatean, eta Jorge Torres, Santiago de Txileko USACH Unibertsitatean.

Gizarte ekonomiari, GEZKIren baitan egiten dugun moduan, ertz desberdinetatik ekin nahi diogu, zuzenbidea, eta ekonomia bereziki. Horregatik aurkezten gara diziplina arteko ikerketa talde gisa, honek gure ikerketa lanari balio erantsi bat ematen diola sinetsita. Gizarte ekonomiako erakundeak enpresa eredu kapitalistatik aldentzen dituen ezaugarriei erreparatzen diegu. Funtsean, parte hartzean eta auto-eraketan oinarritutako erakunde demokratikoak izanik, dituzten elementu bereizgarrien analisian zentratzen gara. Parte hartzearen hiru atalak aztertzen ditugu: kapitalean, erabakietan, eta mozkinetan. Ikuspegi juridikotik, zuzenbide kooperatiboak ahalbideratzen duen autoeraketa printzipioa Lanaren Nazioarteko Erakundearean "lan duina" kontzeptuarekin nola uztartu aztertzen dugu.

Gizarte ekonomiako erakundeen kanpo dinamikari dagokionean, horiek beren lurraldeko tokiko garapenean nola txertatzen diren dugu aztergai. Honela, berrikuntza sozialaren optikatik, erakunde horiek lurraldean sortzen dituzten gobernantza eredu berritzaileei eta ekintzailetza eredu eraldatzaileei erreparatzen diegu. Bigarrenik, herri erakundeetatik gizarte ekonomiako esperientziak sustatzeko erabiltzen diren politika publikoen analisia ere burutzen dugu. Eta hirugarrenik maila globalago batean, gizarte ekonomiako erakundeek beren nazioarteratze prozesuak nola burutu dituzten analisi kritikoa ere burutzen dugu. Aldi berean, eredu ekonomiko horri dagokion zuzenbidea osoa aztertzen dugu. Gizarte ekonomiaren sustapena eta garapenari egoki zaion zuzenbidea. Ikuspegi juridikotik, mugarria izan da, mundu mailan, Espainiar estatuko Gizarte Ekonomiaren Legea (5/2011 Legea, martxoak 29koa). Lege horrek, lehen aldiz, gizarte ekonomiaren ezaugarriak definitu ditu, eta sektore ekonomiko horretan dauden entitateak zerrendatu.

Zuzenbide kooperatiboak tradizio luzea du baina, kooperatibak gizarte ekonomiaren osagai nagusia izan arren, bestelako figurak aztertuko ditugu (5/2011 Legekoak): lan-sozietateak, gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, enpleguko zentru bereziak, gizarteratze enpresak, edota elkarte eta fundazioak. Diziplina arteko talde honen elkarlanerako esparrua beraz ikerketa objektuak berak zehazten du, hots gizarte ekonomiak. Baina era berean, ikerketa taldeko kide guztiak GEZKI institutuko kide garen neurrian, institutuaren jardueraren baitan burutzen diren hainbat ekimenetan hartzen dugu parte elkarrekin. Esaterako, GEZKI institutuak garatzen duen EHUko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren Master Ofizialaren baitan, hainbat eta hainbat argitalpen eta komunikazio idatzi dugu elkarrekin, eta hainbat eta hainbat ikerketa egitasmo eta kontratutan jardun dugu elkarrekin lanean.

GEZKIKO IKERTZAILEEN AZKEN IKERKETAK

Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Euskal autonomia erkidegoko gizarte-ekonomiari buruzko kontakizuna

Lan honetan Euskadin Gizarte Ekonomia osatzen duten familia desberdinen errealitatea aztertzen da: Kooperatibak, Lan-Sozietateak, Enplegu-Zentro Bereziak, Laneratzeko enpresak, Arrantzaleen Kofradiak, Eraldaketarako Nekatzaritza-Sozietateak, Mutualitateak, Elkarteak, eta Fundazioak. Gainera, Euskadiko Gizarte Ekonomiaren azterketa dago, eta Ekonomia Solidarioari erreferentzia.

Familia bakoitzean, bere egitura juridiko propioa aztertzeaz gain, datu sozioekonomiko eguneratuak eman, erakundearen egitura azaldu, bere ezaugarri nagusiak azpimarratu, eta Gizarte Ekonomiaren familia bezala dituen erronkak mahaigaineratu dira.

Lan honek Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailaren dirulaguntza eduki du. Hiru euskal unibertsitateen artean egindako lana da: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, eta Mondragon Unibertsitatea. Euskadiko Gizarte Ekonomiaren sektoreko entitate ordezkari guztien laguntza eduki du baita ere.

Gezki

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki