GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIOA UNIBERTSITATE MASTERRA INTERESATZEN ZAIZU?
*Galdetu desplazamenduetarako bekei buruz
Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterra GEZKIk arduradun gisa kudeatzen duen gradu ondoko ikasketa programa da. UPV/EHUko Master ofiziala da. Masterraren sustapena UPV/EHUko honako beste organoen lankidetzan burutu zen: Hegoa Institutua, Lan Harremanen Unibertsitate Eskola, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Ekonomia Aplikatua I Saila, eta Enpresa Zuzenbidea Saila.
Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren alorrean kokatzen diren ekimenek heziketa akademiko eta zientifiko sendoa duten profesionalen beharra dute. Kooperatiba, lan-sozietate, enpleguko zentro berezi zein gizarteratze enpresetan lan egiteko beharrezkoak diren ezagutza teoriko nahiz profesionalak uztartzen dira master honen irakaskuntza eskaintzan.
Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterrak prestakuntza teorikoa eta profesionala uztartzen ditu, eta gai honen inguruan Espainiako Unibertsitate Sisteman eskaintzen den master ofizial bakarra da. Masterra gainditzen duen ikasleak eskuraturiko tituluak Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 07/02/2015)
Irakaskuntza eskaintza eta matrikulazioari buruzko informazio gehiago:
https://www.ehu.eus/eu/web/master/ekonomia-sozial-solidarioa-masterra