Gezki

HELBURUAK

 

Helburu nagusia: Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboa landu, sustatu eta hedatzea. Gaiari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea, eta bati Unibertsitate arloan eta gizartean oro har gai honekiko ezagutza eta interesa piztea.

  1. Gradu, Graduondoko, eta Ikastaro espezializatuen bidez UPV/EHUko ikasleen heziketa zientifikoan parte hartzea.
  2. UPV/EHUko Sail ezberdinetan bere gaiekin erlazionaturik ekintzak antolatzen direnean parte hartzea.
  3. Gai hauen inguruko ezagupena zabaldu eta garatzeko helburua duten bilkura zientifiko, ikastaro, jardunaldi eta hitzaldiak antolatzea.
  4. Beste Institutu eta Unibertsitateetako irakasle, ikertzaile eta ikasleekin hartu emanak erraztea, kanpaina bateratu eta komuneko proiektutan parte hartuz.
  5. Erakunde publiko nahiz pribatuekin elkarlanean aritzea, ebazpen, txosten eta izaera orokorreko aholkularitza lanak eginaz. 
  6. Gure eginkizunen arloan sortzen diren berrikuntzetara iritsi ahal izateko bidea, arlo honetan mugitzen diren langileei erraztea.
  7. Gure ikerketa eta irakaskuntza gizartean zabaltzeko ahaleginak egin, Euskal Herriko nahiz kanpoko pertsona interesatuei bere ateak irekiz.

Helburu hauek pixkanaka ari dira betetzen, Institutuko kide direnei eta eginiko eskaintzetan parte hartzeko borondatea duten guztiei hainbat zerbitzu emateko helburuarekin, GEZKIk garatzen dituen hainbat eta hainbat ekintzen bidez hain zuzen. Barne ikuspuntu batetik, GEZKIk Kooperatibismo eta Gizarte Ekonomian espezializatutako liburutegiko dokumentuak jartzen ditu Institutuko kide direnen eskura. Era berean, aholkularitza eta informazioa eskaintzen ditu GEZKIk, ikerketa lanak, proiektu akademikoak, nazioarteko harremanak, erakunde publiko eta pribatuekin nahiz ikertzaileekin kontaktuak errazteko.

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki