Gezki

IKERKETA ILDOAK

Demokrazia eta langileen parte hartzea enpresan

Ildo honen baitan sartzen dira enpresaren baitan langileen parte hartzea aztertzen duten ikerlanak, parte hartzearen hiru dimentsioak aztertzen direlarik: kapitalean, erabakietan, eta mozkinetan.

Ikerketa lerro honetako gai nagusiak honakoak lirateke:

  • Gizarte ekonomiako erakundeen zuzenbidea
  • Gizarte ekonomiako erakundeen zerga-araubidea
  • Gizarte ekonomiako enpresen  gizarte erantzukizuna
  • Gizarte ekonomia eta jabego intelektual eta industriala

 

IKUSI PROIEKTUAK

Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Ildo honen baitan gizarte ekonomiako erakundeek tokiko garapenaren alorrean jorratzen dituzten dinamika eta mekanismoak aztertzen dira, beti ere berrikuntza sozialaren ikuspegitik. Honela, maila lokalean adierazten diren gizarte beharrizanei erantzuteko gizarte ekonomiatik sortzen diren egitasmo konkretuei eta lurralde mailan saretzen diren dinamiken gobernantza ereduei erreparatzen zaie.

Ikerketa lerro honetako gai nagusiak hortaz, honakoak lirateke: 

  • Ekonomia sozial eta solidarioa eta gizarte berrikuntza
  • Ekonomia sozial eta solidarioa eta tokiko garapena
  • Ekonomia sozial eta solidarioa eta gizarte ongizateko zerbitzuak
  • Ekonomia sozial eta solidarioa eta baztertutako giza taldeen lan gizarteratzea

IKUSI PROIEKTUAK

Gizarte ekonomiako erakundeen gobernantza eta zuzenbidea

Ildo honen baitan gizarte ekonomiako erakundeen zuzenbideari loturiko aspektu ezberdinak jorratzen dira. Gizarte ekonomiako erakundeen barne gobernantza arautzen duten erregimen eta araubide juridikoen analisiaz gain, erakunde horiek txertatuta dauden komunitatean indarrean diren araubideak ere arakatzen dira.

Ikerketa lerro honetako gai nagusiak honakoak lirateke:

  • Gizarte ekonomiako erakundeen zuzenbidea
  • Zuzenbide kooperatiboa
  • Gizarte ekonomiako erakundeen zerga-araubidea
  • Gizarte ekonomia eta gizarte erantzukizun korporatiboa
  • Gizarte ekonomia eta jabego intelektual eta industriala

IKUSI PROIEKTUAK

Gizarte ekonomiaren sustapenerako politika publikoak

Ildo honen baitan gizarte ekonomiako erakunde ezberdinak sustatzeko herri erakundeetatik martxan jarritako politika publikoak aztertzen dira. Eskaera zein eskaintza sustatzeko politika publikoen kategorizazioa egiteaz gain, EAEko herri erakundeetako maila bakoitzean gizarte ekonomia sustatzeko mekanismo nagusiak aztertzen dira.

Ikerketa lerro honetako gai nagusiak hauexek dira:

  • Gizarte ekonomiaren sustapenerako politika publikoak
  • Kontratazio publikorako gizarte klausulak
  • Gizarte ekonomiaren Euskal Behatokia

IKUSI PROIEKTUAK

Globalizazioa eta kooperatiben nazioarteratzea

Ildo honen baitan euskal mugimendu kooperatiboak bizi izan dituen nazioarteratze prozesu eta ereduei erreparatzen zaie, horiek printzipio kooperatiboen gain sorturiko tentsioak begiratu kritikoz aztertzen direlarik. Globalizazio prozesuaren baitan enpresa trasnazionalek jokatzen duten paperaz eta horien artean, kooperatiba trasnazionalek aplikatu dituzten antolaketa eredu eta lan harremanen gainean gogoetatzen da. Era berean, nazioarteko esperientzia kooperatiboen hurbilketa ere egiten da.

Ikerketa lerro honetako gai nagusiak hauexek dira:

  • Euskal mugimendu kooperatiboaren nazioarteratze prozesu eta ereduak
  • Nazioarteko esperientzia kooperatiboak

IKUSI PROIEKTUAK

AZKEN PROIEKTUAK

Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Ekonomia Solidario eta Sozial Eraldatzaileko egitasmoen eskalatze eta saretze estrategiak aztergai

Lan honetan Hego Euskal Herriko Ekonomia Solidario eta Sozial Eraldatzaileko (ESSE) erakundeen eskalatze estrategien analisia burutzen da, eta horretarako, erakunde horiek agertzen dituzten hazkunderako pizgarri eta estrategiak, horien ikuspegi komunitarioaren perspektibatik interpretatzen dira. Era berean, erakundeon eskalatze estrategien analisian ESSEko sare ezberdinetan kide izatearen aldagaia ere txertatzen da, saretze eta eskalatze estrategien arteko loturak ezarri nahita. Emaitza nagusien artean ESSEko erakundeen artean eskalatzeko lau logika nagusi proposatu dira, eta ESSEko erakundeetan atzemandako eskalatze logika horiek askitasunaren (sufficiency) paradigman kokatzeko saiakera egiten da.

Gezki
Gizarte ekonomiako erakundeen gobernantza eta zuzenbidea

Kirola eta ekonomia soziala: lankidetza sustatzeko gobernantza baterantz

“Kirola eta ekonomia soziala: lankidetza sustatzeko gobernantza baterantz” proiektua 2024an aurkeztu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmen estrategikoan oinarrituta. Hasierako proposamena bosgarren helburu estrategikoan kokatu zen: “herritarren kultura demokratikoan eta ardura komunitarioan sakontzea”. Helburu horren barruan, proiektua 5.3 ekintza-lerroarekin lotu zen: “lankidetzarako gobernantzan sakontzeko, udalen, elkarteen, askotariko eragileen eta herritarren ahalduntzerako eta elkarlanerako guneak indartzea”. Ikerketa-proiektua onartua izan zen.

Gezki
Gizarte ekonomiaren sustapenerako politika publikoak

Ekonomia Sozialeko munduko unibertsitate-eragileen diagnostikoa

Euskal Herriko hiru unibertsitateek (MU, EHU eta Deustu) elkarrekin landu duten proiektua da, eta zuzenean lotuta dago gizarte-ekonomiaren abangoardiako Hub proiektuarekin. Proiektu honetan, lehen urratsa eman da norabide horretan, eta diagnostiko bat egin da, gizarte-ekonomiaren esparruan diharduten eta mundu-mailan erreferenteak diren unibertsitate-eragileak identifikatu ahal izateko. Lan hori Hub-aren helburuari lotutako eragileak eta gaiak identifikatzeko lehen hurbilketa bat izango da, gerora haren dimentsio akademikoa garatzeko giltzarri izan daitezkeenak.

Gezki

Ikerlaria:

Saioa Arando Lasagabaster

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki