Gezki

JATORRIA

Unibertsitate eta araudi Kooperatiboaren erreformari jarraiki eta krisialdi ekonomikoaren testuinguruan kokaturik, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak eta Eusko Jaurlaritzako Lan, Osasun, eta Giza Segurantza Sailak, kooperatibismoaren inguruko hezkuntza bultzatzeko asmoz, Elkarkidetza Hitzarmen bat sinatu zuten 1986ko Otsailan.

Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateak, Zuzenbide Kooperatiboa eta Ekonomiaren ikerketa eta irakaskuntza bere egunerokoetan ohizkotasunez barneratzeko konpromisoa hartu zuen.

Hau izan zen beraz, Zuzenbide Fakultateko irakasle talde batek eman zuen lehen urratsa, Kooperatiba eta Gizarte Ekonomiaren ikerketa nabariagoa bilakatzeko helburuarekin.

Hala ere, zenbait ekintza burutu ondoren, argi geratu zen jadanik eratuta zeuden ekimenak eta baita etorkizunean suertatuko zirenak aurrera atera ahal izateko, ezinbestekoa eta presazko beharra zela antolakuntza egitura bat, kontutan harturik Gizarte Ekonomiak eta batik bat kooperatiba munduak Euskal Herriko Unibertsitatearen leku bat edukitzea beharrezko zutela.

Hori dela eta, gai hauek jorratuko zituen Unibertsitate Institutu bat eratzeko eskakizuna aurkeztu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzan. Gobernu Batzarrak 1987ko Maiatzaren 8an Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte-Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua / Instituto de Derecho Cooperativo y Economía Social –GEZKI – ren sorrera onartu zuen.

Emaitzez beteriko hamabi urteko ibilbidearen ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 1999ko Urriaren 19an, 355/1999 Dekretuaren bidez, GEZKI formalki eta behin betikotasunez eratzea erabaki zuen, zeina indarrean dagoen 1999ko Azaroaren 5etik.

AZKEN ALBISTEAK

Sorry, your request could not be processed: * Unknown error occurred.

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki