Gezki

IKERKETA

 

GEZKIren jarduera nagusia gizarte ekonomiaren inguruko ikerketa da, Institutuko kideok eskarmentu eta ibilbide luzea dugularik alor ezberdinetan. Gizarte ekonomiari, aldi berean ekonomia eta zuzenbidearen ertzetatik ekiten diogu.

Analisi ekonomikoari dagokionez, gizarte ekonomiako erakundeen enpresa analisia burutzen dugu, enpresa eredu kapitalistatik aldentzen dituen ezaugarriei erreparatzen diegularik. Funtsean, parte hartzean eta auto-eraketan oinarritutako erakunde demokratikoak izanik, bestelako enpresa antolaketa ereduen aldean agertzen dituzten elementu bereizgarrien analisian zentratzen gara. Parte hartzearen hiru atalak aztertzen ditugu: kapitalean, erabakietan, eta mozkinetan.

Gizarte ekonomiako erakundeen lurralde dinamikari dagokionean, berriz, horiek beren lurraldeko tokiko garapenean nola txertatzen diren dugu aztergai. Honela, berrikuntza sozialaren optikatik, erakunde horiek lurraldean sortzen dituzten gobernantza eredu berritzaileei eta ekintzailetza eredu eraldatzaileei erreparatzen diegu. Bigarrenik, herri erakundeetatik gizarte ekonomiako esperientziak sustatzeko erabiltzen diren politika publikoen analisia ere burutzen dugu. Eta hirugarrenik maila globalago batean, gizarte ekonomiako erakundeek beren nazioarteratze prozesuak nola burutu dituzten eta prozesu horietan sorturiko gatazka eta aukeren gaineko analisi kritikoa ere burutzen dugu.

Analisi juridikoari dagokionez, gizarte ekonomiaren sustapena eta garapenari egoki zaion zuzenbidea dugu aztergai. Ikuspegi juridikotik, mundu mailan mugarria izan den Espainiar estatuko Gizarte Ekonomiaren Legea (5/2011 Legea, martxoak 29koa) oinarri hartuz, zuzenbide kooperatiboaz gain bestelako figuren zuzenbidea ere aztertzen dugu:  lan-sozietateak, gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, enpleguko zentru bereziak, gizarteratze enpresak. edota elkarte eta fundazioak.

GEZKIren ikerketa lanak 5 ildo nagusitan laburbiltzen dira, denak ere gizarte ekonomiako erakundeen alor ezberdinen analisian zentratuak:

  • Demokrazia eta langileen parte hartzea enpresan
  • Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala
  • Gizarte ekonomiako erakundeen gobernantza eta zuzenbidea
  • Gizarte ekonomiaren sustapenerako politika publikoak
  • Globalizazioa eta Gizarte Ekonomiako erakundeen nazioarteratzea

GEZKIko kideok ildo horietako bakoitzean egindako ikerlanak liburu, aldizkari zientifiko eta nazioarteko kongresuetan aurkezten dira. Era berean, Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa EHUko Master Ofizialeko ikasleek buruturiko master amaierako lanek ere hornitzen dute GEZKIren jarduera ikertzailea.

AZKEN PROIEKTUAK

AZKEN ALBISTEAK

2018-05-31Gezki

Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka Geltokin

Maiatzaren hasieran Iruñean Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka ospatu zen. REAS Nafarroak antolatuta, Geltokin izan zen, Iruñako autobus geltoki zaharra ekonomia solidarioko gunea bilakatuz

IRAKURRI

2018-05-31Gezki

Kooperatibagintza Kuban: Orestes Rodriguezen eskutik eztabaida sakona Donostian 

Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko GEZKI Institutuaren eskutik Kubako Pinar del Río  Unibertsitateko Orestes Rodriguez Musak hitzaldia eman zuen, kooperatibagintzak Kuban egun duen errealitate eta erronken inguruan eztabaidatzeko. Donostiako Carlos Santamaria Zentroan izan zen, joan den maiatzaren 25ean

IRAKURRI

2018-05-31Gezki

Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak 2018ko Gonzalo Nardiz saria jaso du

Nekazaritzako elikagaien katean eta Euskadiko landa ingurunean egindako ibilbide profesional eta enpresarial eredugarri eta luzeei erakutsitako esker onak dira. Gonzalo Nardiz, Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuko lehen nekazari sailburua, gogoratzeko ere balio du

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK

RIIPAC

RIIPAC
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki