Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Ildo honen baitan gizarte ekonomiako erakundeek tokiko garapenaren alorrean jorratzen dituzten dinamika eta mekanismoak aztertzen dira, beti ere berrikuntza sozialaren ikuspegitik. Honela, maila lokalean adierazten diren gizarte beharrizanei erantzuteko gizarte ekonomiatik sortzen diren egitasmo konkretuei eta lurralde mailan saretzen diren dinamiken gobernantza ereduei erreparatzen zaie.

Ikerketa lerro honetako gai nagusiak hortaz, honakoak lirateke: 

  • Ekonomia sozial eta solidarioa eta gizarte berrikuntza
  • Ekonomia sozial eta solidarioa eta tokiko garapena
  • Ekonomia sozial eta solidarioa eta gizarte ongizateko zerbitzuak
  • Ekonomia sozial eta solidarioa eta baztertutako giza taldeen lan gizarteratzea

GEZKIK ZUZENDUTAKO PROIEKTUAK

Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Etxebizitza kolaboratiboetako espazio komunitarioak (adinekoentzat eta belaunaldien artekoak)

Proiektuaren abiapuntuan gaur egungo gizarteak dituen aldaketa demografiko eta sozial sakonak daude, batez ere biztanleriaren zahartzeari eta nahi gabeko bakardadearen arazo gero eta handiagoari loturikoak. Horretarako, beharrezkoa da biziguneak birpentsatzea eta belaunaldien arteko lankidetza bezalako estrategiak garatzea, bizikidetza aberatsagoa eta konektatuagoa sustatzeko. Testuinguru horretan, elkarlaneko etxebizitzaren eremu komunitarioen diziplinarteko azterketa proposatzen da, unibertsitateak bultzatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta EHU bezalako erakunde publikoekin lankidetzan, sare sozialak, kapital soziala eta kohesio komunitarioa sendotzen dituzten inguruneak nola diseinatu hausnartzeko helburuarekin. Era berean, proiektuak azpimarratzen du etxebizitza-eredu tradizionala berrikusi behar dela, alderdi askotan mugatzailetzat jotzen dena, egungo errealitate sozial, ekonomiko eta kulturaletara hobeto egokitutako formula berriak esploratzeko, zainketak edo gizarte-isolamendua bezalako problematikak txertatuz; diziplina anitzeko ikuspegi batetik,

Gezki
Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

LTC Incubator - Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Mugaz Gaindiko Laborategia– EkoSoziLab

GEZKI, EHUren unibertsitate-institutua, 1984an sortua eta 1999an ofizialki onartua, Ekonomia Sozial eta Solidarioan (ESS) espezializatutako diziplina anitzeko zentroa da. Bere jarduera ikerketaren, prestakuntzaren, hedapenaren eta elkarlankidetzaren inguruan garatzen du, finantzatutako proiektuetan parte hartuz, ekimen akademikoak gidatuz eta Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokia (GEEB) koordinatuz Euskadin datu sozioekonomikoak aztertzeko. Bestalde, Centre Emile Durkheim, CNRSrekin, Sciences Po Bordeauxekin eta Université de Bordeauxekin lotua, hogei urte baino gehiagoko ibilbidea du soziologian eta zientzia politikoetan, ESSn eta lurralde-garapenean ikerketa-ildo sendoa du, Chaire TerrESS estatuko plataformarekin harreman estuan. Bi erakundeen arteko aurretiazko lankidetza oinarri hartuta, lankidetza indartu eta egituratzea planteatzen da, ikerketa-praktikako komunitate gisa sortutako mintegiak antolatuz, dauden harremanetan sakontzeko, baterako lanerako aukera berriak irekitzeko, truke akademikorako gune egonkorrak sortzeko eta, bereziki, gizarte-ekonomia eta ekonomia solidarioa ardatz duten mugaz gaindiko sareen barruan gazteen ikerketa-gaitasunen garapena bultzatzeko.

Gezki
Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Ekonomia Solidario eta Sozial Eraldatzaileko egitasmoen eskalatze eta saretze estrategiak aztergai

Lan honetan Hego Euskal Herriko Ekonomia Solidario eta Sozial Eraldatzaileko (ESSE) erakundeen eskalatze estrategien analisia burutzen da, eta horretarako, erakunde horiek agertzen dituzten hazkunderako pizgarri eta estrategiak, horien ikuspegi komunitarioaren perspektibatik interpretatzen dira. Era berean, erakundeon eskalatze estrategien analisian ESSEko sare ezberdinetan kide izatearen aldagaia ere txertatzen da, saretze eta eskalatze estrategien arteko loturak ezarri nahita. Emaitza nagusien artean ESSEko erakundeen artean eskalatzeko lau logika nagusi proposatu dira, eta ESSEko erakundeetan atzemandako eskalatze logika horiek askitasunaren (sufficiency) paradigman kokatzeko saiakera egiten da.

Gezki
Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Komunitate eraldatzaileak ehuntzen: ekintzailetza sozial kooperatibo estrategikoen erreplikarako baldintzen analisia

Jarraian aurkezten dugun ikerketa lanak Euskal Herri mailan estrategikotzat jotako zenbait sektoretan abian diren egitasmo komunitarioen analisia burutzea du xede, horien erreplikarako gakoak zehazteko asmoz.  Ikerketaren emaitzak material erabilgarriak eskaini nahi lituzke beste inork beste eskualderen batean egitasmo komunitario bat martxan jarri nahiko balu, arreta bereziz landu beharreko aspektuei zehatzago erreparatzeko. Ikerketa lanean, beraz, kasu ezberdinen dokumentazio lan zehatza egiteaz batera, kasu guztientzako edo egitasmo komunitarioentzako oro har gakotzat jo genitzakeen elementuen analisi alderatua ere egingo da.

Gezki
Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Euskal autonomia erkidegoko gizarte-ekonomiari buruzko kontakizuna

Lan honetan Euskadin Gizarte Ekonomia osatzen duten familia desberdinen errealitatea aztertzen da: Kooperatibak, Lan-Sozietateak, Enplegu-Zentro Bereziak, Laneratzeko enpresak, Arrantzaleen Kofradiak, Eraldaketarako Nekatzaritza-Sozietateak, Mutualitateak, Elkarteak, eta Fundazioak. Gainera, Euskadiko Gizarte Ekonomiaren azterketa dago, eta Ekonomia Solidarioari erreferentzia.

Familia bakoitzean, bere egitura juridiko propioa aztertzeaz gain, datu sozioekonomiko eguneratuak eman, erakundearen egitura azaldu, bere ezaugarri nagusiak azpimarratu, eta Gizarte Ekonomiaren familia bezala dituen erronkak mahaigaineratu dira.

Lan honek Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailaren dirulaguntza eduki du. Hiru euskal unibertsitateen artean egindako lana da: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, eta Mondragon Unibertsitatea. Euskadiko Gizarte Ekonomiaren sektoreko entitate ordezkari guztien laguntza eduki du baita ere.

Gezki
Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Gizarteratu eta Laneratzeko Euskal Eredua

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2006ko abenduaren 13an onartu zuen desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa. Konbentzio hau gizarte inklusibo baten aldeko apustua izan zen, des-gaitasunari giza eskubideen ikuspegitik eta eredu sozialetik heltzen diona. Ituna funtsezko bi helbururekin jaio zen: lehena, bereizkeriaren aurkako eta inklusio osoaren aldeko borroka; eta bigarrena, desgaitasuna duten pertsonen eskubideen aitorpena. Txostenaren helburua EHLABEko erakundeek darabilten “Gizarteratu eta Laneratzeko Euskal Eredua” Konbentzio horren testuinguruan kokatzea da.

Gezki
Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Unibertsitateko Gizarte Inkubagailua Sortzen

2017

Lurralde, ingurugiro eta gizarte inpaktu indartsua duten ekimenak bultzatu eta lagunduko dituen inkubagailu bat diseinatzeko proiektua da jarraian aurkezten duguna. Inkubagailuak, bi eskaintza nagusi egingo ditu: pertsona ekintzaileei zuzenduriko formazio teoriko eta praktikoa batetik, eta gizarte ekintzailetza egitasmoen laguntzarako lanabesak eskainiko dituen hazitegia, bestetik.

Gezki
Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Economía social y solidaria en el ámbito de los cuidados en Gipuzkoa.

2015

Este estudio ha sido impulsado por el Departamento de Política Social de la Diputación Foral de Gipuzkoa y ha sido realizado por Gezki, Instituto de Derecho Cooperativo y
Economía Social de la Universidad del País Vasco. El proyecto tiene como objetivo analizar, identificar y establecer las bases para el impulso y la posible puesta en marcha de iniciativas de Economía Social y Solidaria en el ámbito de los cuidados en Gipuzkoa.

Gezki

GEZKIK KOLABORATUTAKO PROIEKTUAK

Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Etxebizitza kolaboratiboetako espazio komunitarioak (adinekoentzat eta belaunaldien artekoak)

Proiektuaren helburu nagusia da ulertzea elkarlaneko etxebizitzetako espazioen diseinu-ezaugarriek eta okupazio "informaleko" moduek nola laguntzen duten komunitate-jarduerak sortzen eta komunitate-zentzua indartzen; horretarako, lehenik eta behin, azterketa-kasu desberdinak sakon aztertzea planteatzen da, honako hauek identifikatuz: zer komunitate-espazio dauden, nola konfiguratzen, garatzen, kudeatzen eta erabiltzen diren, erabilera-maiztasuna, inplikatutako pertsonen kopurua eta garatzen diren jarduera motak, banakakoak zein kolektiboak. Bigarrenik, proiektuak emaitzak hiru eremu osagarritan zabaltzea aurreikusten du: akademikoa, kongresu eta argitalpen zientifikoen bidez; instituzionala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta udalekin loturak ezarriz; eta soziala, egindako lana ikusarazteko eta benetako espazioetan egin daitezkeen esku-hartze praktikoei ateak irekitzeko, betiere interesa duten erakundeekin lankidetzan.

Gezki

Ikertzaile nagusia:

Alex Mitxelena Etxeberria

Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Koopfabrika. Ikerketa eta sistematizazioa

Txosten honen objektua da erakunde publikoen eta kooperatiben arteko lankidetza publiko komunitariorako aukera juridikoak aztertzea, herri kooperatiba deituko dugun formularen bitartez. Azterketaren esparru geografikoa Euskal Herria da, bere osotasunean hartuta, eta baita ere zatika, egungo esparru juridiko-politiko formalen arabera. Lurralde esparruari dagokionez, kooperatibaren hedaduraren arabera, bost atal desberdindu ditugu: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, Hego Euskal Herria, Ipar Euskal Herria, eta Euskal Herri osoa.  Helburu nagusia da ikustea, dagokion lurralde esparruan aplikatu beharreko zuzenbidearen arabera, zeintzuk diren herri kooperatibak sortu eta funtzionatzeko aukera desberdinak.

Gezki
Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Koopfabrika. Lurralde Estrategiak

Tokiko erakundeen aldetik burujabetza sektorialen hedapenean sakontzeko garatzen ditugu jarraian landuko diren bi proposamen teorikoak: alde batetik, Udalgintza Eraldatzailerako proposamena garatuko da, lurraldeetan tokiko esparrutik Ekonomia sozialeko erakundeak sustatzeko plantea litezke esku hartze eredu nagusien proposamen eginez; bestalde, Burujabetza sektorialen proposamena xehatuko da, gure iritzian bizitzaren sostengarritasuna bermatzeko estrategikoak diren lau esparrutan ekimen eraldatzaileak abian jartzeko dauden aukera eta potentzialtasunen lanketa espezifikoa eginez: etxebizitza, gizarte zerbitzuak, elikadura, eta energia.

Gezki

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki