KIDEAK

Enekoitz Etxezarreta Etxarri

Enekoitz Etxezarreta Etxarri

ESS Master zuzendaria. UPV/EHU-ko irakasle


Tel. 943 018 976

enekoitz.etxezarreta@ehu.eus


Enekoitz Etxezarreta Etxarri, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua (UPV/EHU). Gaur egun Ekonomia Aplikatua I Saileko irakaslea agregatua Zuzenbide Fakultatean (UPV/EHU), Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterraren arduraduna eta Koopfabrika ekintzailetza sozial eta kooperatiboko programan ikertzaile laguntzailea da. Gizarte Ekonomiaren parte-hartzeari buruzko Doktorego Tesia egin du gizarte-zerbitzuen esparruan, eta gizarte-berrikuntzarekin, ekonomia sozial eta solidarioarekin eta gizarte-ekintzailetzarekin lotutako gaiak lantzen ditu. Artikulu ugari argitaratu ditu Ekonomia Sozial eta Solidarioaren arloan espezializatutako aldizkarietan. 

BERE PROIEKTUAK

Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Ekonomia Solidario eta Sozial Eraldatzaileko egitasmoen eskalatze eta saretze estrategiak aztergai

Lan honetan Hego Euskal Herriko Ekonomia Solidario eta Sozial Eraldatzaileko (ESSE) erakundeen eskalatze estrategien analisia burutzen da, eta horretarako, erakunde horiek agertzen dituzten hazkunderako pizgarri eta estrategiak, horien ikuspegi komunitarioaren perspektibatik interpretatzen dira. Era berean, erakundeon eskalatze estrategien analisian ESSEko sare ezberdinetan kide izatearen aldagaia ere txertatzen da, saretze eta eskalatze estrategien arteko loturak ezarri nahita. Emaitza nagusien artean ESSEko erakundeen artean eskalatzeko lau logika nagusi proposatu dira, eta ESSEko erakundeetan atzemandako eskalatze logika horiek askitasunaren (sufficiency) paradigman kokatzeko saiakera egiten da.

Gezki
Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Komunitate eraldatzaileak ehuntzen: ekintzailetza sozial kooperatibo estrategikoen erreplikarako baldintzen analisia

Jarraian aurkezten dugun ikerketa lanak Euskal Herri mailan estrategikotzat jotako zenbait sektoretan abian diren egitasmo komunitarioen analisia burutzea du xede, horien erreplikarako gakoak zehazteko asmoz.  Ikerketaren emaitzak material erabilgarriak eskaini nahi lituzke beste inork beste eskualderen batean egitasmo komunitario bat martxan jarri nahiko balu, arreta bereziz landu beharreko aspektuei zehatzago erreparatzeko. Ikerketa lanean, beraz, kasu ezberdinen dokumentazio lan zehatza egiteaz batera, kasu guztientzako edo egitasmo komunitarioentzako oro har gakotzat jo genitzakeen elementuen analisi alderatua ere egingo da.

Gezki
Demokrazia eta langileen parte hartzea enpresan

PROPUESTA DE SISTEMATIZACIÓN DEL PROCESO ERROAK: buscando las claves de la identidad cooperativa

Jarraian aurkezten dugun proiektuaren helburua da Erroak prozesuaren sistematizazioa egitea. Prozesu hori Agintzari, Zabalduz eta Hirube kooperatibetako langileen parte-hartzearekin garatzen ari da, Bogan Koop. E. bigarren mailako kooperatibatik hari atxikitako kooperatiba guztientzat landu beharreko gutxieneko edukiak adosteko.

Helburua ez da besterik Bogan Koop. E. kooperatibari eduki ideologikoa ematea baino. Abiapuntutzat hartzen da kooperatiba bakoitzeko langileek beren enpresarekiko atxikimendu kooperatibo maila desberdinak erakusten dituztela, eta are lausoagoa dela Bogan Koop. E.ren sorrerarekiko pertenentzia-sentimendua. Eztabaidaren muin nagusia langilearen eta kooperatibaren arteko harremana ulertzeko moduan kokatzen da, eta hori ezarri da sistematizazioaren ardatz gisa, identitate kooperatiboaren gako nagusiak zein diren aztertzeko, baita hura indartzen edo ahultzen duten elementuak ere.

Gezki
Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Koopfabrika. Ikerketa eta sistematizazioa

Txosten honen objektua da erakunde publikoen eta kooperatiben arteko lankidetza publiko komunitariorako aukera juridikoak aztertzea, herri kooperatiba deituko dugun formularen bitartez. Azterketaren esparru geografikoa Euskal Herria da, bere osotasunean hartuta, eta baita ere zatika, egungo esparru juridiko-politiko formalen arabera. Lurralde esparruari dagokionez, kooperatibaren hedaduraren arabera, bost atal desberdindu ditugu: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, Hego Euskal Herria, Ipar Euskal Herria, eta Euskal Herri osoa.  Helburu nagusia da ikustea, dagokion lurralde esparruan aplikatu beharreko zuzenbidearen arabera, zeintzuk diren herri kooperatibak sortu eta funtzionatzeko aukera desberdinak.

Gezki
Gizarte ekonomiaren sustapenerako politika publikoak

La colaboración público-privada con participación de la economía social en la prestación de servicios públicos

Lan honek lankidetza publiko-pribatuen auzia jorratu nahi du, ikuspegi teoriko zein enpirikotik, ekonomia sozialeko erakundeen parte-hartzea barne hartzen duten egitura partenarialen bidez. PPP deritzen lankidetza publiko-pribatuen mekanismoak hedatzen dituen nagusitasun neoliberalak markatutako testuinguru instituzionaletik abiatuta, aztertu nahi da ekonomia sozialeko erakundeak nola hasten diren logika partenarial horien parte izaten, zein lankidetza-logikaren pean eta zein emaitzarekin.

Ikerketa honen azken helburua da, plano teoriko eta enpirikotik, ekonomia sozialeko erakundeak PPP horien konfigurazioan sartzeak izaera erradikaleko berrikuntza instituzionala dakarren ala ez aztertzea; izan ere, erakunde horiek zenbait zerbitzu publikoren horniduran modu positiboan eragiten badute, eraginkortasun handiagoz eta une oro interes orokorraren betetzea bermatuz, berrikuntza hori gertatzen dela pentsa daiteke. Azterlan hau gidatzen duen hipotesia da ekonomia sozialeko erakundeak ekonomia publikoaren aliatu naturalak izan litezkeela; izan ere, interes mutualean oinarritutako egiturak dira, eta, gainera, modu positiboan eragiten dute interes orokorrean, zerbitzu publiko orok une oro zaindu behar duen horretan.

Gezki
Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Koopfabrika. Lurralde Estrategiak

Tokiko erakundeen aldetik burujabetza sektorialen hedapenean sakontzeko garatzen ditugu jarraian landuko diren bi proposamen teorikoak: alde batetik, Udalgintza Eraldatzailerako proposamena garatuko da, lurraldeetan tokiko esparrutik Ekonomia sozialeko erakundeak sustatzeko plantea litezke esku hartze eredu nagusien proposamen eginez; bestalde, Burujabetza sektorialen proposamena xehatuko da, gure iritzian bizitzaren sostengarritasuna bermatzeko estrategikoak diren lau esparrutan ekimen eraldatzaileak abian jartzeko dauden aukera eta potentzialtasunen lanketa espezifikoa eginez: etxebizitza, gizarte zerbitzuak, elikadura, eta energia.

Gezki
Gizarte ekonomiaren sustapenerako politika publikoak

Espainiako tokiko zerbitzuetan kooperatibismoa sustatzea

Txosten honen helburu orokorra da Espainiako tokiko eta probintzia mailako zerbitzuetan ekonomia sozial eta solidarioko esperientziak sustatzeko esku-hartze publikoaren ereduen eskema sinplifikatu bat proposatzea. Horretarako, lehenik eta behin, ekonomia soziala sustatzeko politika publikoen jarduera-esparru tradizionalenak eta berritzaileenak aztertzen dira, horiek tokiko eremuan duten eragina ikusteko asmoz. Bigarrenik, estatu mailan aurreratuenak diren esperientzien kasu-azterketari esker, esku-hartzeko ekintza posible horiek guztiak lan hau oinarritzen duen eredu teorikoan txertatzen saiatzen da. Azkenik, tipologia publikoen analisi teorikoa eta kasu aurreratuenetan gauzatutako ekintzak tokiko jarduera-sektoreen eremu zehatzera aplikatzea da helburua.

Gezki
Gizarte ekonomiaren sustapenerako politika publikoak

Euskal Herriko tokiko eta lurraldeko zerbitzuetan ekonomia soziala sustatzea

Lan honetan planteatutako helburua bikoitza da: lehenik eta behin, tokiko eremutik tokiko eta lurraldeko zerbitzuetan ekonomia sozialeko erakundeak sustatzeko har daitezkeen neurri desberdinak modu ordenatuan jasotzen eta sailkatzen dituen eredu teoriko bat aurkezten da; eta, bigarrenik, proposamen hori politika publiko horien garapenean lotura duten eta zuzenean inplikatuta dauden hainbat eragilerekin kontrastatuta lortutako emaitzak aurkezten dira.

Gezki
Gizarte ekonomiaren sustapenerako politika publikoak

Tokian tokikotik ekonomia sozialeko esperientziak sustatuz. Praktika egokien azterketa

Lan honen bidez, Gizarte Ekonomia sustatzeko politika publikoek maila lokalean eragiteko dituzten aukerak aztertu nahi dira. Zehatzago esanda, azken helburua da datu-base sistematizatu bat sortzea, Tokiko Garapen Agentzien ekintza tokiko garapenean gizarte ekonomia sustatzeko formuletara bideratzen laguntzeko.
Horrela,Tokiko Garapen Agentzietatik Gizarte Ekonomiako esperientziak sustatzeko identifikatu diren Praktika Onen azterketari esker, orientazio-gida bat eskaini nahi da, gainerako Tokiko Garapen Agentziek, adierazitako esperientzien eskalagarritasuna eta errepikagarritasuna ahalbidetzeko.

Gezki
Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Unibertsitateko Gizarte Inkubagailua Sortzen

2017

Lurralde, ingurugiro eta gizarte inpaktu indartsua duten ekimenak bultzatu eta lagunduko dituen inkubagailu bat diseinatzeko proiektua da jarraian aurkezten duguna. Inkubagailuak, bi eskaintza nagusi egingo ditu: pertsona ekintzaileei zuzenduriko formazio teoriko eta praktikoa batetik, eta gizarte ekintzailetza egitasmoen laguntzarako lanabesak eskainiko dituen hazitegia, bestetik.

Gezki
Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala

Economía social y solidaria en el ámbito de los cuidados en Gipuzkoa.

2015

Este estudio ha sido impulsado por el Departamento de Política Social de la Diputación Foral de Gipuzkoa y ha sido realizado por Gezki, Instituto de Derecho Cooperativo y
Economía Social de la Universidad del País Vasco. El proyecto tiene como objetivo analizar, identificar y establecer las bases para el impulso y la posible puesta en marcha de iniciativas de Economía Social y Solidaria en el ámbito de los cuidados en Gipuzkoa.

Gezki
Demokrazia eta langileen parte hartzea enpresan

Community: un modelo de participación de personas y de compromiso generador de valor social en la comunidad.

2015

Community es un proyecto que tiene como finalidad impulsar organizaciones democráticas y participativas, con presencia y arraigo en la comunidad, generadoras de economía social desde modelos de empresa social.

El modelo Community, pretende conformarse en una referencia contrastada en el territorio, en cuanto al fomento de la participación en organizaciones formadas por personas y en cuanto a la transparencia en la gestión y al desarrollo de dinámicas eficientes en el abordaje de las prácticas y conflictos propios del desempeño laboral a través del empoderamiento y de la autogestión colectiva y comprometida con la comunidad en tres ámbitos:

  • la generación de empleo sostenible y de calidad,
  • el desarrollo de compromiso social y su impacto social,
  • la creación de vínculos con los agentes de la comunidad.
Gezki

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki