Globalizazioa eta kooperatiben nazioarteratzea

Ildo honen baitan euskal mugimendu kooperatiboak bizi izan dituen nazioarteratze prozesu eta ereduei erreparatzen zaie, horiek printzipio kooperatiboen gain sorturiko tentsioak begiratu kritikoz aztertzen direlarik. Globalizazio prozesuaren baitan enpresa trasnazionalek jokatzen duten paperaz eta horien artean, kooperatiba trasnazionalek aplikatu dituzten antolaketa eredu eta lan harremanen gainean gogoetatzen da. Era berean, nazioarteko esperientzia kooperatiboen hurbilketa ere egiten da.

Ikerketa lerro honetako gai nagusiak hauexek dira:

  • Euskal mugimendu kooperatiboaren nazioarteratze prozesu eta ereduak
  • Nazioarteko esperientzia kooperatiboak

GEZKIK ZUZENDUTAKO PROIEKTUAK

Globalizazioa eta kooperatiben nazioarteratzea

Ekonomia Sozial eta Solidarioa nazioarteko lankidetza proiektuetan

2024

Testu hau ikerketa-prozesu baten emaitza da; hain zuzen ere, euskal GGKEek Ekonomia Sozial eta Solidarioko ikuspegia duten garapenerako lankidetza proiektuetan izandako esperientziak ikertzen dituen prozesuarena. Lana UPV/EHUko HEGOA eta GEZKI institutuetako ikerlari talde batek koordinatu du. Nazioarteko elkartasunaren arloko eragileen artean, interes gero eta handiagoa dago ESSko ikuspegia duten lankidetza-proiektuen eta esku-hartzeko estrategien inguruan (Alvarez eta Marcuello 2020; CEPES, 2020; Chaves eta Pérez de Uralde, 2012). Proiektu hau, bada, hortik sortzen da. Izan ere, Ekonomia Sozial eta Solidarioak (aurrerantzean ESS) Garapen Iraunkorreko Helburuen araberako agenda berrian duen nabarmentasun gero eta handiagoaren emaitza da interes hura.

Gezki

Ikertzaile nagusia:

Juan Carlos Perez de Mendiguren

GEZKIK KOLABORATUTAKO PROIEKTUAK

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki