Gezki

EUSKALGINTZA ETA EKONOMIA SOZIALA (II. TOPAKETA): Ekonomia sozialaren tresnak euskalgintzaren erronkei aurre egiteko

2019ko UEUren Udako Ikastaroetan, EHUren GEZKI Institutuak, UEUrekin eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, “Ikastolak eta Kooperatibismoa (I. Topaketa)” izeneko saioa antolatu zuen, Eibarren. Bi urte igaro dira eta orduan zabaldutako ildoari heldu  diogu berriz ere: “Euskalgintza eta Ekonomia Soziala” izeneko topaketak antolatu ditugu 2021ean, GEZKIren eta UEUren arteko elkarlanari Euskalgintzaren Kontseiluaren parte hartzea gehituz eta #ElkarEkin leloari jarraipena emanez.

Topaketa honen bitartez, Euskararen eta euskal kulturaren aldeko herri-mugimenduen esperientzia aztertu dugu, Ekonomia Sozialaren ikuspegitik. Euskalgintzako erakundeak publiko-pribatu dikotomiatik harago kokatzen diren subjektuak dira. Izaera komunitario nabaria dute, partehartzailea eta beraz, Ekonomia Sozialaren kontzeptuarekin bat egin dezakete. Topaketa honen azken helburua, erakundeon bilgunea izateaz gain, Euskalgintzak egun dituen erronkak mahai gainean jarri eta erronka horiei irtenbidea bilatzeko ekonomia sozialaren praktika ezberdinek eman ditzaketen aukerak aztertzea izan da.

Esteka honetan jardunaldi osoa ikusgai: https://t.co/yGLqvKNned?amp=1

Egitaraua

2021-06-28
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-10:30

Aurkezpena eta kontzeptuen lanketa.

09.30-10:00. Topaketen aurkezpena.

  • Kepa Sarasola (UEUko zuzendaria)
  • Aitor Bengoetxea (UPV/EHUko GEZKI Institutua).
  • Paul Bilbao (Euskalgintzaren Kontseilua)

10:00-10:15. Ekonomia sozialaren norabidea euskalgintzaren bidegurutzetan

  • Enekoitz Etxezarreta (GEZKI Institutua).

10:15-10:30. Hirugarren olatu kooperatiboaz: 70. hamarkadako iraultza kulturala Euskal Herrian

  • Beñat Irasuegi (Olatukoop).
 
10:30-12:00

Elkarrizketak: Ekonomia sozialeko antolaketa moduak euskalgintzako jarduera ezberdinetan.

  • Hedabideak: Iban Arregi (Berria) eta Estitxu Eizagirre (Argia).
  • Eskualde garapena: Gartzen Garaio (Aiaraldea) eta Peru Aranburu (Errigora).
  • Eraldaketa eta berrikuntza: Olatz Dorronsoro (Emun) eta Jon Abril (Elhuyar).
  • Materialgintza eta hezkuntza: Koldo Tellitu (Ikastolen Elkartea) eta Joxemari Sors (Elkar).

Moderatzailea: Unai del Burgo (UEU, GEZKI)

 
12:00-12:30

Atsedena.

 
12:30-14:30

Mahai ingurua: Ekonomia sozialeko estrategiak euskalgintzaren erronkei aurre egiteko.

Partaideak:

  • Aitziber Balantzategi (AEK)
  • Aritz Zerain (Bertsozale Elkartea)
  • Jasone Mendizabal (Topagunea)
  • Iker Salaberria (Kontseilua)

 

Gaiak eta moderatzaileak:

  • Lan duina. Moderatzailea: Aitor Bengoetxea (GEZKI)
  • Interkooperazioa landu.  Moderatzailea: Arianne Kareaga (LANKI)
  • Komunitatea sendotu. Moderatzailea: Idoia Telleria (Olatukoop)
 
14:30-15:00

Itxiera.

Ondorioen azalpena, marrazkiz eta bertsoz, Txakur Gorria Kooperatibaren bitartez.

INSCRIPCIÓN

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki