Luis Miguel Uharte Pozas, Gizarte Zientzietan Doktorea (‘Ikasketa Latinoamerikarrak’). EHUko irakaslea 2010etik, Gizarte Antropologia Sailean. Antropologia Ekonomikoa eta Politikoaren irakaslea. Parte Hartuz ikerketa taldearen partaidea eta Amerika Latina ikerketa eremuko arduraduna. Bere ikerketa lerro nagusiak honakoak dira: ekonomia solidarioa eta autogestioa, eredu demokratiko berriak, garapenari alternatibak.