Nire ezagutza ta ikerketa arloak anitzak dira baina lanaren kontzeptua beti erdian kokatuz: lana aztertzea gizakion potentzialitatea atzematean datza. Ekonomilaria formazioz eta ekonomia politikoan eta soziologian aditua bilakatuz, gure gizarte kapitalistan agertzen diren kontraesanak eta estrategia kolektibo ezberdinak aztertzen saiatzen naiz. Artikulu teoriko eta enpirikoak idatzi ditut nazioarteko aldizkarietan ikuspegi kritikoak jorratuz. Ikasle zein ikerlariekin eztabaidetan sartzeko eta ikerketa proiektu berriak zuzentzekora prest.