ZER DA GEZKI?

Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutua, diziplina ezberdinetatik gatozen ikerlariez osatutako UPV/EHUko Unibertsitate Institutua da. Bere helburu nagusia Euskal Herrian nabarmentzekoa den Gizarte Ekonomia eta mugimendu kooperatiboko erakundeen gaineko ezagutza eta hedapenean sakontzea da. Horretarako, GEZKIren jarduera ardatzak lau esparru nagusitan laburbiltzen dira: ikerkuntza, prestakuntza, hedapena eta interkooperazioa.  

1986an sortua, Zuzenbide Fakultatea eta Eusko Jaurlaritzako Lan, Osasun, eta Giza Segurantza Sailaren arteko lankidetza hitzarmen bitartez. Ondoren, 1999ko Urriaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 355/1999 Dekretuaren bidez, GEZKI formalki eta behin betikotasunez eratzea erabaki zuen.

Orduz geroztik lanean aritutako ikerlari espezializatuen talde hau egun UPV/EHUko Irakasle talde batek, kanpoko laguntzaile eta kontrataturiko pertsona ikerlariek osatzen dute. Horiez gain, urtero praktikak egitera datozen ikasleak ere barneratzen dira GEZKIren lan taldean.

Karlos Santamaria Zentroko ikerketa taldeen solairuan kokatzen dira Institutuaren egoitza, Elhuyar Plaza 2, 20018 helbidean, Donostian.

AZKEN ALBISTEAK

2018-11-30Gezki

Gizarte Ekonomiako unibertsitate solasaldia

Pasa den azaroaren 28an Donostiako EHUko Enpresa Fakultatean Gizarte Ekonomiari buruzko unibertsitate solasaldia egin zen, Jokin Diaz eta Esteban Antxustegirekin.

IRAKURRI

2018-11-30Gezki

Bazenekien Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gizarte Ekonomiako 513 erakunde berrikuntza arloko jardueretan aritzen direla?

Bizkaian eta Gipuzkoan kokatzen dira batik bat erakunde berritzaileok, Araban modu apalagoan. Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatibak, Lan Sozietateak eta baita Enplegu Zentro Berezi bat ere berrikuntza izaera duten jardueretan aritzen dira. Bi eskualdeetan izan ezik, gainontzeko guztietan gutxienez erakunde batek dihardu berrikuntzan

IRAKURRI

2018-11-30Gezki

Gizatearen X urteurrena

Pasa den astelehenean, azaroaren 26an, Gizateak hamargarren urteurrena ospatu zuen Bilbon jardunaldi baten bitartez, non gizarteratze enpresen egungo zein etorkizuneko erronkei heldu zitzaien, baita sektorearentzat interes berezia duten gaiak jorratzearekin batera

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK

RIIPAC

RIIPAC
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki