KIDEAK

Rosa Otxoa-Errarte Goikoetxea

Rosa Otxoa-Errarte Goikoetxea

UPV/EHU-ko irakasle


Tel. 943015235

rosa.ochoaerrarte@ehu.eus


Zuzenbidean doktorea. Euskal Herriko Unibertsitatean Merkataritza Zuzenbideko Irakaslea (1990tik) eta GEZKIko kidea (2013tik). Ikerketa-lerro nagusia Sozietateen Zuzenbidea, azken urteotan bereziki Kooperatiben Zuzenbidea. Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzuko arbitroa (2013tik). Bestelako ikerketa-lerro batzuk: Enpresen erantzukizun soziala, Funtsezko eskubideak Europar Batasunean.

BERE PROIEKTUAK

Demokrazia eta langileen parte hartzea enpresan

Langileek enpresen kapitalean parte hartzea

Orain aurkezten den proiektu hau aurreko urteetan GEZKIn pertsonek enpresen kudeaketan, emaitzetan eta kapitalean duten parte hartzeari buruz garatu diren bi proiekturen jarraipena da. Lehenegoak parte hartzea orokorrean landu zuen, bigarrenak langileen parte hartzea enpresen emaitzetan garatuz. Egungo lanak kapitalean parte hartzeko programa baten ezarpen praktikorako gida bat proposatzen du. Kapitalaren (zentzu hertsian edo zabalean) titulartasuna langileekin partekatzen duten orotatiko enpresetan gertatzen den parte hartzea hartu da oinarri azterketa honetan, enpresen forma juridikoa edozein izanik ere. Kasu hauetan langileek ez dute enpresa sortzen, eta ez dute enpresaren kontrola (kooperatibetan edo lan sozietateetan gertatzen den moduan), baina lan egiten duten enpresaren jabetza partekatzen dute eta, jabetzarekin batera, emaitzak eta kudeaketa. Erakunde publiko ezberdinek bultzatutako eredua da, onuragarria inplikatuta dauden alde guztientzat, enpresari eta langile, baita partaidetzako enpresak kokatzen diren lurraldearentzat ere.

Gezki
Demokrazia eta langileen parte hartzea enpresan

Parte hartzea emaitzen banaketan

2018

Azken hamarkada honetan jasandako krisi bortitzak bi ondorio zorrotz utzi dizkigu bai Estatuan eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan eta Gipuzkoan ere. Langabezia tasa oraindik oso altu bat eta lan balditza okerragoak, askotan prekarioak. Bretxa soziala izugarri ireki da Estatuan eta gure artean ere joera desberdintasunaren azkundearena izan da.

Gezki

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki